EBk COVIDaren ondorengo susperraldiari buruz hartu beharreko erabakietan parte hartzeko aukera eskatu dute Europako bederatzi estatu kideko hogeita lau lurraldek

2020.eko abenduak 03

  • Europako eskualdeek gutun bat bidali diete Europako Batzordeari, Kontseilu Europarrari, Europako Parlamentuari, Europako Eskualdeen Batzordeari eta estatu kideetako presidenteei
  • Balearrak, Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Valentzia, sinatzaileen artean

Europako bederatzi estatu kideko hogeita lau eskualdek gutun bat bidali diete Ursula Von der Leyen, Charles Michel, David Sassoli, Angela Merkel, António Costa eta Janez Jansari, “EBk COVIDaren ondorengo susperraldiari buruz hartu beharreko erabakietan eskualdeek bete behar duten zeregina sendotzera bideratutako baterako ahaleginak egiteko” duten konpromisoa adierazteko asmoz. Lurralde sinatzaileek, halaber, estatu kide guztietako presidenteei bidali diete gutuna, eta, haien artean, Espainiako gobernuko presidente Pedro Sánchezi.

Europako lurraldeek Europar Batasuneko arduradunei eskatu diete "EBko susperraldiari buruzko eztabaidetan maila gorenean inplika ditzaten", "suspertze- eta erresilientzia-mekanismoaren diseinuan eta inplementazioan eta mekanismo horri jarraikiz onartutako plan nazionaletan aktiboki parte hartzeko".

Eskualde sinatzaileak honako hauek dira: Åland Uharteak, Baden-Württemberg, Balearrak, Bavaria, Bjelovar-Bilogora eskualdea, Katalunia, Emilia-Romagna, Flandria, Hessen, Krapina-Zagorje eskualdea, Koprivnica-Kri"evci eskualdea, Lazio, Austria Beherea, Medjimurje eskualdea, Nouvelle-Aquitaine, Région Occitanie, Euskal Autonomia Erkidegoa, Bolzano-Bozen / Hego Tirol, Varazdin, Valentzia, Valonia, Voralberg eta Wilekopolska.

Gutun osoa kontsultatu daiteke erantsitako dokumentuan.