EAEko zaintza sistema

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - EAEko zaintza sistema

Mundu mailan adituak diren Mark S Tremblayk eta John J Reillyk idatzitako artikulu honetan, bizi garen egoeraren larritasuna azaldu dute.

Gure oraingo ume eta nerabeak inoiz sasoi fisiko gutxien izan duen belaunaldia dira. Honek kalteak sortzen ditu haien errendimendu akademikoan, egungo eta etorkizuneko osasunean, ongizatean eta bizi kalitatean.

Era berean, argi eta garbi adierazten dute dagoen arazoa neurtzen ez bada ez dela aintzat hartuko, ikustezina izango dela. Beraz, orain inoiz baino gehiago, ume eta nerabeen sasoi fisikoa neurtzeko beharra dago.

Ume eta nerabeen, garapen fisiko eta motorraren EAEko zaintza sistema sortzeko aukerak aztertzen ari gara.

Hemen irakur ditzakezu asmoaren nondik norakoak eta hemen Gorputz Hezkuntzako irakasleen iritzia.

Asmoa eztabaidatzeko online saio irekia antolatuko dugu urtarrilaren 13an. Bertan parte hartu nahi baduzu honen bidez egin dezakezu.

15:00 Mikel Bringas. Zaintza Sistema zertarako.

15:10 Joseba Cantalejo. Galdetegiaren emaitzak.

15:20 Galdetegian azaldutako ideia nagusien eztabaida.

15:50 Hurrengo pausuak.

16:00 Agurra.

(Biltzeko gomendioak)