EAEko apirilaren 5eko hauteskundeetan 2.677 hauteskunde-mahai izango dira

BANNER-35_5X14_5.jpg

2020.eko otsailak 17

Hauteskunde-mahaiak hiru lurralde historikoetako 721 hauteslekutan banatuko dira

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailak 17.

Hautesle Erroldaren Bulegoak gaur argitaratu ditu apirilaren 5ean egingo diren hauteskunde autonomikoetarako mahai eta hauteslekuen kopuruari eta erroldari buruzko datuak. Datu horien arabera, Euskadin guztira 2.677 hauteskunde-mahai izango dira, eta honela banatuko dira lurralde historikoen arabera: Araban 426; Bizkaian, 1400; eta Gipuzkoan, 851. Hauteskunde-mahaiak 721 hauteslekutan banatuko dira, eta 99 izango dira Araban, 339 Bizkaian eta 283 Gipuzkoan.

 

2016ko hauteskunde-prozesuarekin alderatuta, guztira 8 mahai gehiago izango dira: Araban bat gehiago, Bizkaian 4 gehiago eta Gipuzkoan 3 gehiago.

 

Hautesleei dagokienez, eta EINk joan den ostiralean, otsailaren 14an, argitaratutako datuen arabera, hautesleak 1.793.878 izango dira, eta horietatik 1.718.245 Euskadin bizi dira eta 75.633 atzerrian.

 

Datu horiek 2016ko hauteskunde-prozesuko datu berberekin alderatuta, hautesleak 10.467 gehiago dira (2016an, 1.783.411).

 

Honakoak dira erroldako datuak lurralde historikoen arabera: 258.851 hautesle Araban (4.090 gehiago), 950.398 Bizkaian (2.768 gehiago) eta 584.629 Gipuzkoan (3.609 gehiago).

 

Euskadin bizi diren hautesleetatik 63.598k lehenbiziko aldiz bozkatuko dute hauteskunde hauetan, 2016ko irailaren 25ean egin ziren aurreko hauteskunde autonomikoez geroztik 18 urte bete ondoren.

Atzerrian bizi diren hautesleei dagokienez, hautesle-kopururik handiena duten herrialdeak Frantzia, Argentina, Mexiko, Txile eta Estatu Batuak dira.

 

Errolda kontsultatzea

Bestalde, Estatuan bizi diren hautesleen errolda otsailaren 17tik 24ra bitartean kontsultatu ahal izango da udaletxeetan eta Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzetan. Atzerrian bizi diren hautesleek bulego kontsularretan kontsultatu ahal izango dituzte erroldako datuak.

 

Horrez gainera, hautesleek udaletxeetan, kontsulatuetan edo Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dituzte erroldako datuei buruzko erreklamazioak, epe berean (otsailaren 17tik 24ra bitartean).