Dirulaguntzen deialdia, espetxeetan barneratutako edo baldintzapeko askatasunean dauden zigortuen eta askatasunaz gabetzeko zigorraren betearazpena etenda duten zigortuen gizarte- eta lan-inklusiorako proiektuetarako (Gobernu Bilera 2020-0616)

fotoconsejo.jpg

2020.eko ekainak 16

Deialdiak bostehun mila euroko (500.000 €) zuzkidura ekonomikoa du, eta, norgehiagoka erregimenean, Euskal Autonomia Erkidegoan espetxeetan barneratuta dauden edo baldintzapeko askatasunean dauden eta honako baldintza hauek betetzen dituzten zigortuentzako gizarte- eta lan-inklusiorako proiektuak diruz laguntzera bideratuko da:

Espetxetik kanpoko baliabideetan egitea eta honako modalitateren bat izatea oinarri:

  • Esku-hartze psikoterapeutikoko eta gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko programak.
  • Irteera programatuak eta landa-lana.
  • Egoitza- eta ostatu-baliabideak.
  • Droga-mendekotasuna duten pertsonak gizarteratzeko baliabideak
  • Prestakuntza- eta gaikuntza-zentroak.
  • Enplegurako orientazio- eta laguntza-zentroak.

Espetxeetan hasten diren proiektuak Espetxeko Zuzendaritzak onestea.

Laguntza integralaren metodologia erabiltzea eta 2020. urtean egitea.