Derrigortasun-datadun lanpostuen zerrendaren azken eguneratzea

Argitalpen-data: 

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Osakidetzako derrigortasun-datadun lanpostuen zerrendaren azken eguneratzea onartu zuen joan den maiatzaren 15ean, sei hilean behin egiten dena.

Horrela, 2020ko maiatzean, Osakidetzako lanpostu estrukturalen %41,6k dauka derrigortasun-data.

Gogoan izan lanpostuaren hizkuntza-eskakizunaren eta derrigortasun-dataren inguruko informazioa Osakidetzakoan duzuela: laneko datuak, plazaren HE eta DD.

Informazio gehiago ikusi Euskararen Erabilera Osakidetzan deritzon atalean

Euskaraz logoa