Dekretu-proiektua, Euskadiko aurrekontu-araudian 2020rako aurreikusitako zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen duena (Gobernu Bilera 2020-02-18)

fotoconsejo.jpg

2020.eko otsailak 18

Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean zorpetzearen arloan ekitaldi honetarako onartutakoari eta aurreikusitakoari jarraikiz, zorpetze-eragiketak egiteko baimena eman du.

2019ko itxierako zorpetze-eragiketak eta 2020an egin beharreko amortizazioak kontuan hartuta, ekitaldi honetan formalizatu beharreko gehieneko zenbatekoa 886 milioi euro da.

Ekitaldi honetan formalizatzen den zorpetzeak 2020rako adostutako zor publikoaren helburua betetzen dela bermatu beharko du. 2019ko abenduaren 31ko zor publikoak 5,60 urteko batez besteko bizitza eta % 1,72ko batez besteko kostua du, eta BPGaren % 12,4 inguru da. Hortaz, sobera betetzen dira Estatuarekin adostutako 2018-2020ko aurrekontu-egonkortasunaren eta zor publikoaren helburuak (2020rako BPGaren % 13,2tan finkatuta zeudenak).

Dekretua onartu eta argitaratu ondoren, ekitaldiko eragiketak negoziatzen eta egiten hasiko dira, eta, azken urteetan bezala, baimendutakoa baino zenbateko txikiagoa izango dutela kalkulatzen da.