Datu irekien kultura sustatzeko ideia eta aplikazio onenak aitortzeko Open Data sarien edizio berria martxan

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak uztailaren 28an onartu zuen "Open data" sarien deialdi berri bat, datu irekiak berrerabiltzearen kultura sustatzea helburu nagusi duena.

Zerbitzua, azterlana, bistaratzea, web-aplikazioa edo gailu mugikorretarako aplikazioa sortzeko ideia deskribatzen duten bi ideiarik onenak sarituko dira, bai eta zerbitzuak, azterlanak, bistaratzeak, web-aplikazioak edo gailu mugikorretarako aplikazioak ematen dituzten bi proiektu onenak ere, horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako datu irekien katalogoetako datu-multzoak erabiltzen dituztenak.

Guztira 26.000 euro banatuko zaizkie lau proposamen irabazleei:

  • 5.000 euro Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia deskribatzen duen proiekturik onena
  • 3.000 euro Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia deskribatzen duen bigarren proiekturik onena
  • 10.000 euro Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onena
  • 8.000 euro Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko bigarren proiekturik onena

Bi lehiaketen (Datu Irekiak Berrerabiltzeko Ideien Lehiaketa eta Datu Irekien Aplikazioen Lehiaketa) hirugarren edizioan izena emateko epea 2020ko irailean irekiko dela aurreikusten da, eta 30 egun natural iraungo du, gutxi gorabehera.

Argitaratutako albistea