COVID-19ari buruzko datu eguneratuak

2020.eko ekainak 17

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo 4.119 proba egin ziren guztira (3.743 PCR eta 376 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 9 dira, Lurraldeka, 1 Araban, 7 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 34 dira. Proba horrek hartutako inmunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 45 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren; 6 pertsonak jaso zuten ospitale-alta.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.601 hildako izan dira guztira (beste 5 erregistro atzoko egunean). Gogoan izan behar da heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei egiten diela erreferentzia.

Horrez gain, COVIDa izan duten edo daukaten 13 pertsona daude ZIUn, atzo baino 3 gutxiago.

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/17_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/17_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

Gasteiz, 2020ko ekainaren 17a