COVID-19ari buruzko datu eguneratuak Euskadin

2020.eko ekainak 29

EGINDAKO PROBAK

Atzo 1.711 proba egin ziren guztira (1.637 PCR eta 74 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 4 dira, Lurraldeka, 1 Araban eta 3 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasu bat dago. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 9 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzokoan hildako bat egon zen. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie.  

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn. 

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/29_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/29_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 29a