Covid-19a feminismoaren ikuspuntutik, Emakundek antolatutako "Garbira pasatzeko zirriborroak" zikloaren hirugarren mahai-inguru birtuala

TW_EUS.jpg

2020.eko ekainak 01

  • Bihar, ekainak 2, Euskadiko mugimendu feministako hiru ordezkarik parte hartuko dute.
  • Emakunderen webgunetik eta Youtubetik zuzenean jarraitu ahal izango da grabazioa eskuragai egongo da datozen egunetan.

 

Emakundek online mahai-inguru berri bat antolatu du "Garbira pasatzeko zirriborroak" zikloaren barruan. Ziklo hau hausnarketak eta eztabaidak sortzeko, ekarpenak jasotzeko eta etorkizunerako proposamenak sortzeko asmoarekin jaio da. “Covid-19aren testuingurua feminismoaren ikuspegitik" da biharko mahai-inguruaren izenburua, eta Maria Maeztu Forum Feministako Josune Oyarbidek, Plazandreok-eko Maider Zilbetik eta Josebe Iturrioz militante transfeministak parte hartuko dute. Mahai-ingurua Emakunderen webgunetik, Emakunderen gune birtualetik, eta YouTubetik jarraitu ahal izango da zuzenean, arratsaldeko zazpiretatik aurrera. Ondoren, eskuragai egongo da grabazioa Emakunderen webgunean.

Bertan, krisiak emakumeengan duen eragina aztertuko da, honako hauek kontuan hartuta: osasun-zerbitzuetan eta gizarte-zerbitzuetan duten gehiegizko ordezkaritza, etxeko eta zaintzako lanak eremu pribatuan areagotu direla, emakumeek pairatzen duten lan-pobrezia eta -prekarietate handiagoa edo egoera bereziki ahulean dauden emakumeen egoera, hala nola indarkeria jasaten duten emakumeak, etxeko langileak, emakume migratuak, etxerik gabeko emakumeak, etab.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak adierazi du ziklo honen barruan orain arte antolatutako mahai-inguruetan ikusten ari direla pandemiak ondorio desberdinak dituela emakumeengan eta gizonengan, eta, beraz, ezinbestekoa dela genero-ikuspegi intersekzionala aplikatzea krisi honetatik ateratzeko, krisi honek areagotu egin baititu lehen zeuden egiturazko aldeak.

Bihar ospatuko den mahai-ingurua zikloko hirugarrena izango da. Aurretik, emakumeen aurkako indarkeria eta osasun-arloko genero-ikuspegiari buruzko beste bi mahai-inguru antolatu dira.