Covid-19: Hezkuntza Sailaren jakinarazpena

2020.eko martxoak 16

Hezkuntza Sailak, COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean, honako erabaki hauek hartu ditu:

Jantokirako bekak: Eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak. Horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Hezkuntza Sailak eskabideen zati bat ebatzi eta ordaindu du dagoeneko; oraindik jakinarazi gabe daudenek erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dute. Ebazteke daudenak jakinarazi ondoren, beste epe bat zehaztuko da sor daitezkeen erreklamazioetarako.

Jantokiko kuotak: Familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian. Familiaren batek jarduerarik gabeko aldiari dagokion kopururen bat ordaindua balu, zenbateko hori itzuli egingo zaio.

Ebaluazio diagnostikoak. Egungo egoera dela eta, ikasturte honetarako hasieran aurreikusitako ebaluazio diagnostiko guztiak eten dira.

Amarauna web semantikoa. Unibertsitateaz kanpoko etapetako irakasleei zuzendutako plataforma semantiko berria da, hezkuntza-eduki digitalak sortzeko eta partekatzeko. Amarauna gunean bildutako edukiak publikoak izango dira, irakasleek zein familiek edo interesa duen edonork deskargatu ahal izango dituzte. Hezkuntza Sailak denbora zeraman tresna hori amaitzen, baina, egungo egoera ikusita, garrantzitsutzat jo da tresna honen garapena bizkortzea eta martxan jartzea. Saileko arduradunek jarraipen berezia egingo diote gunearen abiarazteari, edozein gorabehera teknikoren aurrean esku-hartu ahal izateko.

Lanbide Heziketa: Lantokiko Prestakuntza. Lantokiko praktikak eten egingo dira, Lanbide Heziketako titulua lortzeko behar diren praktika-orduen kopurua berreskuratuko da.

Lan-kontratuko hezkuntza-langileak. Lan-kontratudun hezitzaileek ere etxetik egin ahal izango dute lan profesionala, baldin eta zentroko zuzendaritzak horretarako baimena ematen badu, beharrezko euskarri teknikoa badute eta zerbitzua bermatzen bada.

Administrazio-prozedurak etetea. Izapideak egiteko aldez aurretik ezarritako zenbait epe eten edo/eta atzeratuko dira, besteak beste:

  • 2020ko EPE. Onarpenak eskatzeko epeak. Epe berriak iragarriko dira.
  • Ikuskaritzako EPE. Bigarren azterketa eten da. Dataren berri emango da.
  • Hautagaien zerrendaren birbaremazioa. Epe berriak iragarriko dira.
  • Lekualdatze-lehiaketa. Epe berriak jakinaraziko dira.
  • Plaza berezien lehiaketak. Epe berriak jakinaraziko dira.
  • Hezkuntza-itunak eskatzea. Epe berriak jakinaraziko dira.