COVID-19 eta haurtzaroa: AHKGAren gomendioak

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - COVID-19 eta haurtzaroa: AHKGAren gomendioak

Ume eta nerabeek jarduera fisikoaren muga zorrotzenak pairatu dituzte itxialdian. Sarrera hau idazten ari garen unean arauetan aldaketa oso kaxkarra iragarri da eta gizartearen protesta zabala plazaratu da Espainiako Gobernuaren zuzenketa lortuz.

Active Healthy Kids Global Alliance-k (AHKGA) COVID-19 pandemian umeentzako jokabide osasungarriei buruzko gomendioak sortu zituen. Gomendio hauek euskaraz ere plazaratuak izan dira eta AHKGA-rekin batera egin dugun lehen elkarlana izan da.

Bide luze baten lehen urratsa izatea espero dugu, gure aurretik doazen herriengandik ikasteko aukera emango diguna, ezagutza hori gure gizarteko jarduera fisikoaren sustapenean erabiltzeko.