COVID-19 datuen eguneratzea

2020.eko abuztuak 08

Atzo, 5.685 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 390 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 61 Araban, 268 Bizkaian, 57 Gipuzkoan, eta 4 kasu Euskaditik kanpo bizi diren personetan.

Atzo, guztira 683 PCR egin ziren Donostiako Ramuntxo Berri tabernarekin lotutako baheketa lanetan. 3 kasu positibo antzeman dira orain arte. Gaur, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean tabernan egon diren 603 pertsona eskatu dute PCR proba egitea Okendoko Kultur Etxean.

Bestalde, Galdakaoko anbulatorioan, Muguru tabernarekin lotutako baheketa hasiko da gaur. Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean taberna horretan egon diren 420 pertsona daude deituta gaur.

OHARRA: Ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.