COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin (maiatzak 24)

coronavirus_02.PNG

2020.eko maiatzak 24

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Atzo 2.074 proba egin ziren guztira (1.914 PCR eta 160 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 9 izan dira. Lurraldeka, hauek dira kopuruak: 2 kasu berri Araban, 7 Bizkaian, eta bat ere ez Gipuzkoan.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 10 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.494 pertsona hil dira guztira eta atzo ez zen hildakorik erregistratu. Gainera, 33 pertsona ZIUn daude.

Informazio gehiago:

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/24_mayo_Boletin.pdf

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/24_mayo_Datos_Asistenciales.pdf