COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin (maiatzak 10)

distancia_es_eu.jpg

2020.eko maiatzak 10

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 132.554 PCR eta 76.094 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 6.158 proba egin ziren.

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.677 da, eta horietatik %82,9 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 45 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 8 positibo dira Araban, 33 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 150 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.418 heriotza izan dira orotara, horietatik 15 atzo erregistratuta.

Horrez gain, 435 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 58 gutxiago), horietatik 361 solairuko geletan eta 74 ZIUn.

 

Eguneratzea maiatzak 10

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

92

351

4.649

BIZKAIA

266

790

10.021

GIPUZKOA

77

277

3.007

EUSKADI GUZTIRA

435

1.418

17.677

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

 https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/9_mayo_Boletin.pdf