COVID 19 BURUZKO DATU EGUNERATUAK

2020.eko irailak 03

 

Atzo, 9.145 proba egin ziren, eta, haietatik, 605 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 53 Araban, 360  Bizkaian, 165 Gipuzkoan eta 27 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 47 pertsona ZIUn daude.

 

BAHEKETEN EMAITZAK

 

Mungiako Goieta tabernan (Bizkaia) egon diren bezeroen artean egindako baheketan, 242 PCR proba egin ziren atzo Urdulizko Ospitalean, eta horietatik 120 emaitza lortu dira, 2 positiborekin. Gaurko 282 pertsona deituta daude.

Gasteizko ertzain-etxeko profesionalei egindako baheketan, 325 PCR egin dira guztira, 3 PCR positiborekin. Baheketa itxitzat ematen da.

Irungo Gaztelumendi tabernan egiten ari den baheketan, 445 PCR egin ziren atzo. Oraingoz 427 emaitzak ezagutzen dira, denak negatiboak. Gaurko  353 pertsona daude deituta.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/03_septiembre_Boletin.pdf