Bizkaiak turismoaren sektoreko mikroETE eta enpresentzako dirulaguntzetarako bi lerro berri onetsi ditu

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Hamar langile arteko enpresek 15.000 euroko mikrokreditu bat eskatu dezakete. Gaur bertan onetsi da 4.000 eurora arteko turismoaren sektorearentzako dirulaguntza zuzenen dekretu bat.

Ekonomia Sustatzeko diputatua den Ainara Basurkok gaur iragarri ditu enpresentzako dirulaguntzen lerro berriak, eta konfinamenduan premiazko suspertzerako Bizkaia aurrera! planaren esparruan diseinatutako lehenengo programen irismena ebaluatu du. «Lurraldeko ia 1.000 enpresa izan dira Ekonomia Sustatzeko Sail honek abiarazi dituen programen onuradun, eta babesa jaso dute. Hasierako konfinamenduaren ostean, programen helburua izan da jarduera ekonomikoak egokitzea eta berriz aktibatzea. Orain arte mila enpresa ingururi eman diegu laguntza foru-erakundeak egindako 14.3 milioi euroko inbertsioarekin», zehaztu du diputatuak.