Bingen Zupiriak Rikardo Arregi kazetaritza saria eman die Arantxa Arza eta Felix Zubia Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioko gidariei

Argitalpen-data: 

Rikardo_Arregi_sariak.jpg

Kultura eta Hizkuntzako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak 2020ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien ekitaldi nagusian parte hartu du gaur. Bertan eman dira ezagutzera aurtengo saridunak: kazetaritza sariaren irabazle Arantxa Arza eta Felix Zubia izan dira, Euskadi Irratian igande goizero egiten duten “Osasun Etxea” irratsaioagatik.  Komunikazio sariaren irabazle CodeSyntax enpresa izan da “Egunean behin” joko arrakastatsuagatik. 

"Osasun Etxea" saioko gidariek entzuleei kalitatezko zerbitzu publiko eredugarria eskaintzen diela azpimarratu du epaimahaiak, "bereziki COVID19ak mundu zabalean eragindako datu eta iritzi"anabasaren testuinguruan". "Egunean Behin" jokoagaitik epaimahaiak esan du "komunikazio"esparrua aldatzera datorren tresna nagusiari (Internet eramangarria duen eskuko ordenagailu"telefonoari) modu irudimentsu eta arrakastatsuan" heltzen dion proposamena dela.