Bingen Zupiria sailburuak jarduera kulturala bultzatzeko beharra azpimarratu du, "betiere beharrezko segurtasun neurriak betez"

20200529_100655.jpg

2020.eko maiatzak 29

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Radio Vitorian izan da gaur, eta Covid 19rekin lotutako krisiak kulturaren eta hizkuntza-politikaren munduan izan duen eraginari buruz hitz egin du. Sailburuak Eusko Jaurlaritzak gaur egungo egoeraren aurrean hartutako neurriak azaldu ditu, eta datozen hilabeteetan jarduera kulturala bultzatzeko beharra azpimarratu du, "betiere beharrezko segurtasun neurriak betez".

Elkarrizketa osoa, esteka honetan.