Bingen Zupiria: "Euskara modu naturalean normalizatzeko akordioa eta elkarlana beste biderik ez dago"

Argitalpen-data: 

Egun_on_Euskadi.jpg

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua elkarrizketatu dute gaur ETB-1eko Egun On Euskadi saioan, eta kulturarekin, hizkuntza-politikarekin eta kirolarekin lotutako hainbat gairen inguruan hitz egin du. Sailburuak nabarmendu nahi izan du Eusko Jaurlaritzaren ahalegina elkarlana bilatzeko euskara sustatzeko bidean: "Lankidetzak eta bidelagunak bilatu ditugu euskara sustatzen jarraitzeko, ez dut ikusten euskara modu natural batean normalizatzeko beste biderik”.

Ikusi elkarrizketa osorik.