Bilbo, Ertzaintzak gizon bat atxilotu du indarkeria erabiliz lapurreta egiten saiatzeagatik

Artxibo argazkia

2020.eko azaroak 25

Ertzainek 25 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo goizean, Bizkaiko hiriburuko Indautxu auzoan emakume bati indarkeria erabiliz lapurreta egiten saiatzeagatik.

 

Atzo goizean pertsona batek deitu zuen beltzez jantzita zegoen gizon bat itxura guztien arabera oinezkoei lapurreta egin nahian ari zela, eta deiari erantzunez adierazitako lekura hurbildu ziren Ertzaintzako hainbat baliabide.

Bertara iritsi zirenean, berriemaileak emandako deskribapenarekin bat zetorren gizon bat identifikatu zuten agenteek, eta une horretan emakume batek esan zien identifikatzen ari ziren pertsona poltsa eta telefono mugikorra kentzen saiatu berri zela indarrez tira eginda, jo egingo zuela mehatxatuz.

Horren aurrean, patruilak atxilotu egin zuen gizona indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktimak ez zuen minik hartu, eta salaketa jarri zuen gero.

Gizonak polizia-aurrekariak ditu antzeko delituengatik, eta polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion polizia-izapideak egitera. Atxilotua egunean zehar eramango dute Bilboko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.