Beroaren ondorioak saihesteko gomendioak

Argitalpen-data: 

Euskadin jasan daitzakeen tenperatura altuen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak Beroaren ondorioak saihesteko plana, 2021 egin du, eta ondoren aipatuko ditugun hainbat prebentzio-neurri hartzeko gomendatzen diute. Arrisku-taldeen kasuan (gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, adingabeak eta adinekoak) neurri horiek hartzea bereziki garrantzitsua da:

Likidoen kontsumoa:

  • Edan ura etengabe eta egun osoan, baita egarririk gabe ere, izerdiagatik galdutakoa berreskuratzen lagunduko dizu.
  • Saiatu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak ez edaten. Ez dute egarria asetzen eta gorputzeko likido gehiago galarazten dute.

Elikagaien kontsumoa:

  • Jan entsalada, barazki eta fruta gehiago, izerdiagatik galdutako gatz mineralak berreskuratzeko.
  • Saiatu gantz edo koipe askoko janariak ez jaten eta otordu oparoak ez egiten, berora egokitzea zailtzen baitute.

Etxean:

  • Itxi leihoak eta jaitsi pertsianak, eguzkiak jotzen badu. Baliatu bero gutxieneko uneak etxea aireztatu eta freskatzeko.
  • Saiatu zu zauden gelan haizagailu bat edukitzen. Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza ur hotzarekin, aurpegia eta eskuak batez ere.

Kalean:

  • Eguzkitan egotea saihestu eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan -Kalera irten behar baduzu, jantzi txapela, eguzkitako betaurrekoak eta azala eguzkitik babesteko produktua.
  • Saiatu izerditan jarriko zaituen ahalegin fisiko handirik ez egiten, bero handieneko orduetan.
  • Eguzkitan lan egin beste erremediorik ez baduzu, estali burua txapelen batekin, eta gorputza arropa arin eta transpiragarriarekin. Ur asko edan, 2-4 edalontzi ur orduero.

Zaindu pertsona ahulak:

  • Arreta berezia jarri ume txikietan, adineko pertsonetan eta gaixo daudenetan.
  • EZ DU geratu behar inork SEKULA aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu baten barruan, nahiz eta itzalean egon.
  • Adineko pertsonek zailtasunak eduki ditzakete babes-neurriak hartzeko, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendeko direnek; beraz, egunean behin, gutxienez, bisitatzea komeni da.
  • Kontsulta ezazu osasun arloko langileekin, ordubetetik gora irauten duen eta tenperatura altuekin lotuta dagoen sintomaren bat baduzu (ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea…).

Intsolazioetan hartu beharreko neurriak:

  • Norbaitek intsolazioren bat jasaten badu (larruazal gorritua, beroa eta lehorra, pultsu azkarra, buruko min handia), leku freskoan jarri, burua eta besapeak konpresa busti eta hotzekin estali, eta ura gatza eta bikarbonatoarekin eman edateko.
  • Konorterik gabe badago eta botaka egiten badu, burua alde baterantz okertu eta aire bideak libre mantendu.

Larrialdi kasuan, deitu 112 telefonora

Informazio gehiago: Osasun Saileko Webgunean

covid personas