Bergarako Osasun Sarea

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Bergarako Osasun Sarea

Urtarrilaren 21ean Bergarako Osasun Sarea bildu zen 2019ko balorazioa egiteko eta 2020ko erronkak finkatzeko. Osasun Sarearen bilera honetan Udaleko sail eta herriko eragile hauek parte hartu zuten: udal kirol zerbitzua, gizarte zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, osasun zentroa, Pol-Pol mendizale elkartea, Aranzadi Ikastola, Bergara Kirol Elkartea, Aspace, San Joxepe jubilatuen elkartea eta farmazietako ordezkariak.

Jorratutako gaien artean, jarduera fisikoaren sustapenak protagonismo nabarmena izan zuen.

2019an martxan jarri zen Bergara Oinez ekimenak erantzun ona izan zuen herriko elkarteen partetik, eta bere baitan 10 irteera egin ziren. Hauek partaidetza datuak:

Irteera zenbakia

Parte-hartzaile kopurua

1 39
2 43
3 29
4 27
5 42
6 37
7 36
8 19
9 13
10 77
Denera 362

2020ari begira, 15 irteera antolatzea planteatzen da eta irteera bat edo beste asteburuetan egitea astegunetan joan ezin den jendearengana iristeko. Irteera guzti hauek egiteko elkarte gehiagoren partaidetza komeni da. 

Kirol orientazio zerbitzuari (Gelditzeke zerbitzua) dagokionez, osasun zentrotik bideratutako erabiltzaileak dira gehienak, eta 44 herritarrek erabili dute. 2020ra begira farmaziek ere herritarrak bideratzeko aukera edukitzea eskatu dute.

Erorketak saihesteko tailerra ere antolatu da 3. urtez jarraian. 2020an saio bat antolatuko da udaberrian, eta bigarren baterako jendea badago, udazkenean beste bat egingo da.

Azkenik, Bergarako Udalak Onkologikoak eta Gipuzkoako Aldundiak bultzatzen duten ikerketa batean parte hartuko du. Ariketa fisikoak bularreko minbizi metastasikoa osatzeko tratamenduan dauden emakumeengan duen eragina aztertuko da.