Basque Trade & Investment-ek enpresen nazioartekotze programak sustatzen ditu

Invest_SPRI.png

2020.eko urriak 04

  • Urriaren 30ean bukatuko da nazioartekotze programetarako eskaerak aurkezteko epea
  • SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment agentziak gogoratu du berritasunak sartu dituztela programak erakargarriago egiteko nazioarteko mugikortasunarentzat zaila izaten ari den urte honetan

Datorren urriaren 30ean bukatzen da Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ETEentzat abiarazitako nazioartekotze programetarako eskaerak aurkezteko epea, eta SPRI Taldean integratutako Euskal Nazioartekotze Agentziatik (Basque Trade & Investment) dei egin zaie enpresei deialdi hauetan parte har dezaten, “berritasunak sartu direlako programak erakargarriago egiteko nazioarteko mugikortasunarentzat zaila izaten ari den urte honetan”.  Helburu desberdinetara bideratutako Zabaldu, Sakondu, Pilotu eta Elkartu programek 2 milioi euroko aurrekontua dute, eta asmoa da  urtea amaitu aurretik Nazioarteko Gauzatu programa abiaraztea.

ZABALDU

  • Laguntza handitu da:
  • Sustapen gastuak, jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuak eta azoketako gastuak 10.000 €tik 20.000 €-ra igoko dira.
  • Gutxieneko laguntza ere handitu egingo da, onartutako gastuen % 30etik % 40ra.Laguntzaren justifikazioa eta likidazioa aurreratzea: laguntzaren ebazpena jasotzen den unean bertan egin daiteke otsailaren 26ra itxaron beharrik gabe.

SAKONDU

  • Laguntza handitu da:
  • Sustapen gastuak, jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuak eta azoketako gastuak 10.000 €tik 20.000 €-ra igoko dira.
  • Gutxieneko laguntza ere handitu egingo da, onartutako gastuen % 30etik % 40ra.
  • Laguntzaren justifikazioa eta likidazioa aurreratzea: laguntzaren ebazpena jasotzen den unean bertan egin daiteke 2021eko otsailaren 26ra itxaron beharrik gabe.

PILOTU

  • Enpresa handiek eta ETEek ere eskatu ahal izango dute
  • Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira:
    • – Proiektuan lan egiten duten langileen kostu zuzenak.
    • – Zeharkako kostuak, diruz lagundu daitezkeen langile-kostu zuzenen % 15a.
    • – Zuzenean proiektuarekin lotutako material, hornidura, eta abarren kostuak. –
    • Proiektua garatzeko soilik erabilitako kanpo-aholkularitzaren kostuak.
    • – Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak.
  • COVID-19ak 2020an izan duen eraginaren ondorioz, programa honek onartu egingo ditu Pilotu 2019 programan aurkeztu baina exekutatzeko ezintasunagatik bertan behera gelditu ziren proiektuak.

ELKARTU:

  • Laguntza kontzeptu berriak:
  • COVID-19ak sortu duen egoerari buruzko azterlanak egiteko (hornikuntza-kateak...).
  • Lankidetza taldea dinamizatzeko eta koordinatzeko gastuak ordaintzeko (10.000 euro proiektu bakoitzeko barneko gastu gisa)
  • Enpresa trakziogileek (enpresa handiek) ere eskatu ahal izango dute

Nazioarteko GAUZATU: (deialdia egiten denean)

  • ETEei eta enpresa handiei zuzendua.
  • Ezarpen produktiboak edo zerbitzu produktiboen ezarpenak egiteko, handitzeko eta berritzeko* laguntzak.
  • Onartuko dira ekipoak berritzeko inbertsioak, aurrerapen teknologiko bat badakarte eta nabarmen hobetzen badute produkzio prozesua.
  • Finantzaketa itzulgarria izango da, interesik gabekoa, eta urtero ordainduko da, eginiko inbertsioen araberako proportzioan.
  • Urtebeteko gabealdia + 5 urte itzultzeko.
  • Inbertsioaren araberako laguntza, gehienez 1.000.000 €

Laguntza handitu egin da

  • Enpresa txikiak: inbertsioaren % 50a (lehen % 30a)
  • Enpresa ertainak: inbertsioaren % 35a (lehen % 25a)
  • Enpresa handiak: inbertsioaren % 25a (lehen ez zen existitzen)