Barredo: "Klima-aldaketa da mahai gainean dugun erronkarik handiena, eta ez da etorkizunerako aldaketa, zoritxarrez, dagoeneko presente dago."

Argitalpen-data: 

20201028-BARREDO-UHINAK-101.jpg

Gaur aurkeztu dute, Ficoban, Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko IV. Kongresua. Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesa du, Ihobe sozietate publikoaren bidez.
Amaia Barredo Ingurumen sailburuordeak prentsaurrekoan adierazi duenez, kongresu mota hau beharrezkoa da komunitate zientifikoak ezagutza partekatu ahal izateko eta administrazioak epe labur eta ertaineko erabakiak hartzen lagundu ahal izateko.
Amaia Barredo Ingurumen sailburuordeak gaur adierazi duenez, "Itsas maila poliki baina etengabe igotzen ari da, eta horrek eragin nabarmena izango du Euskal Herriko kostaldean".
"Euskadin etxeko lanak egiten ari gara. 2015etik dugu Klima 2050 Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategia. Estrategia aitzindaria da, eta Eusko Jaurlaritzak onartu zuen, Parisko Akordioaren aurretik ere, eta asmo handiko helburuak finkatzen ditu gure lurraldearentzat. "
"Life integratua Urban Klima2050 proiektu europarra zuzentzen ari gara, datozen urteetan Euskadin egingo den ekintza klimatikoko proiekturik handiena, 20 erakunde publiko eta pribaturen parte-hartzearekin, ia 20 milioi euroko aurrekontuarekin eta 6 urteko iraupenarekin. Duela ia urtebete ekin zion bideari, hiri eta hiri inguruko eremuetan, ibai-arroan eta kostaldean proiektu pilotuak garatzeko helburuarekin. Era berean, herritarrak eta administrazioa sentsibilizatzen lan egingo du, Euskadiko klima-aldaketara egokitzeko giro egokia sortzeko. "