Banda zabala landa-eremuetara eramateko diru-laguntzen programaren kudeaketaz arduratuko da (Gobernu Bilera 2020-12-22)

fotoconsejo.jpg

2020.eko abenduak 22

Gobernu Kontseiluak Itelazpi SA sozietate publikoarekin hitzarmena sinatzea onartu du gaurko bileran, belaunaldi berriko banda zabalik ez duten landa-guneetara hedatzeko laguntza programaren deialdia kudeatzeko.

Hitzarmenaren arabera, Itelazpik proiektua gauzatzeko erakunde laguntzaile gisa jardungo du onartutako diru-laguntzen kudeaketan. Ildo horretan, telekomunikazio operadoreek aurkeztutako proiektuak aztertzeaz arduratuko da, azken finean zuntz optikoa landa-eremuetara eramateaz arduratuko baitira.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak Itelazpiren esku ipiniko du hitzarmena burutzeko  behar duen informazio guztia. Sozietate publikoak ez du ordain-saririk jasoko akordioa hau betetzeagatik.

Banda zabala Euskadiko landa-eremuetara zabaltzeko laguntza-programak hiru milioi euro bideratuko ditu oraindik Interneten sartzeko azpiegitura hori ez duten gune zurietara iristeko. Deialdi honen ondorioz 149 gunetara eramango da zuntz optikoa 2021 eta 2023 bitartean eta, horrela ia 5.000 etxebizitza edo baserriraino iritsiko da.

Diru-laguntza horien bidez, Eusko Jaurlaritzak pizgarririk aurkitu ez duten teleoperadoreak sustatu nahi ditu, azpiegitura hori urrutiko leku horietara eramateko. Horrek, aldi berean, arrakala digitala eragin du eremu horien eta biztanle gehien dituzten guneen eta hirien artean. Jarduera horrekin, 2017an hasitako proiektu bat osatu du Eusko Jaurlaritzak, landa-eremuetako Euskadira banda zabal ultraazkarra eramateko.