Bakardadearen aurkako tokiko estrategiak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Bakardadearen aurkako tokiko estrategiak

Bakardadearen aurkako tokiko estrategiak

Bartzelonako Udalak ekimen bat jarri du abian, 2020ko uztailean, udal-laguntza eskaintzeko bizitza-zikloaren hainbat etapetan bakardadea pairatzen dutenei, betiere bakartze sozialeko egoera horiek prebenitu eta/edo murriztea helburu duten zerbitzu eta baliabideen aldeko apustua eginda.

Bakardadearen aurkako Estrategia zeharkako ekimen gisa proposatzen da, Haurtzaro, Gaztaro eta Adinekoen atala buru dela eta Udalak kudeaturiko beste atal batzuk ere partaide direla, arazoa ulertzen eta konpobide partekatuak diseinatzen lagunduko duten beste erakunde eta entitate batzuez gain.

Estrategiaren helburuen artean ditugu, besteak beste, bizitzako hainbat momentutan bakarrik sentiarazten duten iturri eta kausak zein diren aztertzea, eta konponbideak bilatzea, pertsona horiek eta haien beharrak (bai eta COVID-19aren pandemiagatik sortutaoak ere) prebentzio eta sustapeneko proposamenen erdigunean jartzeko, eta goiz detektatzeko eta bakardadearen ondorio diren arazoei aurre egiteko.

Bartzelonako Udalak, horretarako, Bakardadearen Udal Behatokia eratu du bakardadearen inguruko ikerketa interesgarriak, tokikoak nahiz nazioarte mailakoak, identifikatzeko. Bestalde, Bakardadearen aurkako Aholku Batzorde Zientifikoa (CACS) ere osatua du, zientzia eta akademia alorreko adituak partaide dituela (tartean, Osasun Mentalaren Sareko Ikerketa Biomedikoen Zentroko ikertzaileak), leku bat eduki nahi duelako Bakardadearen aurkako Bartzelonako udal-estrategiaren ingruan (2020-2030) eztabaidatu, gogoeta egin, aholku zientifikoa eman eta jarraipena egiteko. Ekintza, politika eta proiektu berritzaileak proposatu ahal izatea da helburua, eta udalerri mailako bakardadadearen inguruko zabalkunde zientifikoa egiten laguntzea.

Estarategiaren edukiak lantzeko orduan, 150 erakunde-ordezkari eta profesionalek baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da, eta 2021aren hasiera aldera elkar ezagutzea espero da. Eduki horiek funtsezko sei ardatz dituzte lanerako jarraibide:

  1. Zerbitzu eta baliabideak eskaintzea, aurrez aurrekoak nahiz birtualak, orientazioa eta laguntza emateko bakardadearen aurrean.
  2. Jendea sentsibilizatzea bakardadeaz, konturatu dadila edozein adin, genero eta jatorriko pertsonari eragin diezaiokela bakardadeak.
  3. Hiriko auzoak harremanetarako espazio bihurtzea, leku iristerrazak indartuz, eta udal-zerbitzu eta -programak detekzioarako elementu nagusiak direla.
  4. Hiriaren diseinua birpentsatzea, bakardadeari aurka egiteko modukoa izan dadila, pertsonen arteko komunikazioa eta laguntza sustatzeko espazio eta ekipamenduekin.
  5. Sarean lan egitea, beste erakunde eta hiri batzuekin, ezagutzak partekatu eta konponbideak bilatzeko.
  6. Funtzionatzeko eta antolatzeko barne-protokolo eta -sistemak aztertzea, egokitzapenak egiteko, bakardadearen erronka horiei erantzute aldera.

Ekimena garatu zenean, bakarrik bizi ziren 65 urtetik gorako 90.192 lagun zituen identifkatuak Bartzelonako Udalak, eta horietako 68.701 emakumeak dira. Halabar, zifrek erakusten dutenez,  azken hamabost urtean (2004tik 2019ra) % 15 areagotu dira pertsona bakarreko familiak, eta bakardadeak ez die adinekoei bakarrik eragiten: 2018ko Bartzelonako Osasun Inkestak aderazten du gizarte-profil guztietakoei eragiten diela bakardade sentimenduak, batez ere, bizitzako trantsizio uneetan, eta adin guztietan eragiten duela, gainera, nahiz eta adinekoak izan talderik erasanena.

Bartzelonako Udala 324 proiektu baino gehiago ari da garatzen, gaur egun, zuzenean nahiz zeharka bakardade-sentimenduarekin zerikusia duena. Horien artean nabarmentzekoa da Projecte d´acció comunitària Radars izenekoa, 2018an abiatua konde-hiriko 41 auzotan, non auzoko sare solidario bat sortzea sustatzen den, nahi gabe bakardade-egoeran dauden adinekoak detektatzeko; aldi berean, egon daitezkeen arriskuei erantzun ahal izango zaie eta inguruko pertsonen arteko loturak sortaraziko dira.

"Sare horren oinarria radarrek osatzen dute, auzotarrek, auzoko saltoki eta farmaziek, ikupegi sentikor eta adeitsuarekin, adi-adi egoten baitira inguruan dituzten adinekoen eguneroko dinamikari, eta aldaketa garrantzitsuren bat sumatuz gero, Radars-i jakinarazten diote. Auzoko osasun-zentroek ere hartzen dute parte detekzio-lan horretan.

Jakinaren gainean direla, Gizarte Zerbitzuek balioetsiko dute esku-hartu behar den ala ez. Pertsona horien bakardade-sentimendua arintzeko, Radars-en telefono-jarraipeneko Plataformako boluntarioek dei egiten diete, aldiro-aldiro, eta konfiantzazko harreman bat eratzen dute haiekin; lehenengo urratsa izango da lurraldearekin lotura bat garatu dezaten sustatzeko. Lan hori osatzeko, batetik, hainbat baliabide eta erakunderen arteko koordinazioa dago (landetxe, auzo-etxe, boluntario-erakunde eta abarrekin), eta, bestetik, adinekoak beren gertueneko ingurunean txertatzen laguntzeko komunitate mailako ekimen berriak eratzen dira."

BIZKAIA

2019ko abenduaz geroztik, Bizkaian, Bizkaia Saretu ekimena bultzatu nahian dabiltz, eta BBKren eta SSI taldearen lankidetzarekin, 55 urtetik gorako bakardade-aurkako eragileak prestatu eta dinamizatu nahi dira, bakardadea goiz detektatu eta prebentzio-neurriak hartzeko lanak egiteko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu, Bartzelonako Udalaren Gizarte Zerbitzuen Atala eta/edo Bizkaia Saretu proiektua.