AZEB ibilbide orriarekin, Ia Kontsumorik Ez duten Eraikinen kalitatea eta eskuragarritasuna batera doaz.

Azken urteetan eraikuntza lanak korapilatu egin dira eta dagoeneko ezin diogu konplexutasun horri ihes egin gailu teknologiko bati esker, obran lan osagarriren bat aplikatuz edo kalitateari uko eginez. Eraikin berriek askoz gehiago eskatzen dute. Ia Kontsumorik Ez duten Eraikinak lortzeko ikuspegi erabat desberdina behar da.

AZEB ibilbide orriarekin, Ia Kontsumorik Ez duten Eraikinen kalitatea eta eskuragarritasuna batera doaz.

AZEB ibilbide orriarekin, Ia Kontsumorik Ez duten Eraikinen kalitatea eta eskuragarritasuna batera doaz.

Energetikoki oso efizientea den etxebizitza bat eraikitzeko (edo birgaitzeko) edozein ahaleginetan diseinu prozesu efiziente baten onura lortuko da. Horixe izango da AZEB proiektu europarrari buruzko artikulu honen muina: Ia Energiarik Kontsumitzen Ez duten Eraikin merkeak, Europako sei herrialdetako zortzi bazkidek eskuragarri zeuden irtenbide guztiak bildu dituzte horrelako eraikinak eraikitzea merkea izan dadin. Banakako irtenbide edo irtenbide partzial hauek, aurretik existitzen zirenak edo proiektuan sortutakoak, urratsez urrats doan metodologia praktiko eta integral batean bildu dira. Bestalde, VISESAk, etxebizitza sozialak sustatzen dituen enpresa publikoa eta proiektu honen bazkidea den aldetik, egitasmoan parte hartu du bere promozioetako batzuk erabiliz metodologia probatzeko eta aplikatzean ikasitakoarekin hobetzeko.

Ia Kontsumorik Ez duten Eraikinak eskuragarri eginez

AZEBek horrelako eraikinak merke egiteko erronka hartu du bere gain eta erantzunak bilatu ditu horrelako eraikinetarako diseinu eta eraikuntzako prozesu optimizatua proposatuz. AZEBek 15+2 urratseko ibilbide orria sortu du, modu praktikoan aplikatzea errazteko tresnak barne hartuz. Metodologia hau eraikuntza proiektu batean erabiltzean metodologia inplikatutako alderdi guztientzat abantailatsua izatea lortzen da: denbora, dirua, lana eta lehengaiak aurreztea dakar, eta estandar handiak lortzeko gaitasuna duten eta eraikinen hartzaileak asebeteko dituzten kalitate handiko eraikinak egiten dira.

17 steps azeb routemap-factsheet Spanish

Diseinu efizientea eta ezarpen prozesua

AZEB ibilbide orriak proiektuen kudeaketa/antolaketa eta teknologiari lotutako irtenbideak metodo integral batean biltzen ditu, proiektuen kudeaketa integratu eta kalitatea bermatzera bideratuz. AZEB metodologiak egitura ematen die proiektuaren fase guztiei, 15+2 pausotan, horrelako eraikin merkeak sortuz aurreikus daitezkeen jokabide eta kalitatearekin. Egitura horrek, halaber, bermatu egiten du informazio eta erabakiak hartzeko prozesua gardena izatea, mesede eginez kontrata guztiei, bezeroei, proiektuaren kudeatzaileei eta inplikatutako beste edozein alderdiri. Funtsean, diseinu eta ezarpen prozesu oso efiziente bat ekartzen du.

Lan bateratua hasierako faseetan

Ez dago horrelako eraikinak eraikitzeko irtenbide estandarrik. Proiektuaren hasieratik, entitate edo pertsona sustatzaileak ehunka erabaki hartzen ditu, eta erabaki horiek eragina izango dute etorkizuneko faseetan. Ikuspegi tradizionalean, hasierako lehentasunak maiz berrikusten dira diseinu prozesu erreaktibo eta baita apetatsuetan ere, eta hasierako erabakiak eta handinahiak presiopean egon daitezke, baita erabat birplanteatuta ere, behin betiko prezioak mahai gainean jartzen diren unean.

Diseinu eta eraikuntzako talde guztiarekin eta entitate edo pertsona sustatzailearekin komunean jartzeak oinarria eman dezake erabakiak hartzeko prozesu orekatua izateko proiektuaren hasieratik; hala, eragotzi egingo dira bai lanak berriz egin behar izatea, bai hurrengo faseetan akatsetatik eratorritako kostuak izatea. AZEB ibilbidea jarraitzen duen edonork modu bateratuan hartuko ditu erabakiak, eragile nabarmen guztiak inplikatuz, proiektuaren alderdi esanguratsuak identifikatu eta aurreratuz eta azken emaitzan eragina izan dezaketen faktore guztiak aztertuz.

Horrez gain, proiektua egingo duten aldeak diseinu mahaian eseriz gero, orduan alde bakoitzari dagokion espezializazio arlo oro diseinuan integratuta geratuko da. Esperientzien eta ezagutzen aniztasuna osatu egingo dira eta elkar indartuko dira; hala, prozesu sortzaile bateratu batetik etorriko dira erabakiak. Parte hartzeak konpromisoa dakar. AZEB ibilbide orriarekin, horrelako eraikinen kalitatea dagoeneko ez da kasualitatea; aitzitik, prozesu esplizitu eta egituratu baten emaitza da.

Gastuaren eta errendimenduaren arteko erdibidean

Proiektuaren fase bakoitzeko kostuen aurreikuspenak maila egokian berrikusiz gero bideragarritasun ekonomikoa probatuko litzateke eraikinaren bizitza zikloan zehar. Kostu aurreikuspen horiekin goiz hasteak erraztu egingo du diseinuaren ahalegina garaiz bideratzea beharrezkotzat jotzen bada; hala, denbora eta dirua aurreztuko dira. Diseinu fasean hartutako erabakiek eraikinaren azken erabiltzailearen esperientzian dauzkaten ondorioak modu sistematikoan eta berariaz aztertzea ere erabakiak hartzeko prozesuaren parte izan behar da, hasiera-hasieratik.

Azkenik, kostu operatiboak etengabe eta modu esplizituan lotzean eraikinaren kalitatearekin eta funtzionalitatearekin zein eraikuntzaren hasierako kostuekin, eraikinaren promozio osoan zehar, maila optimoa lor daiteke azken errendimenduan, alderdi guztietan: soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa.

Ezagutu AZEB

www.azeb.eu