Azaroaren 7tik aurrera indarrean jarriko diren coronavirusaren transmisioa mozteko neurri berriak jasotzen dituen Lehendakariaren Dekretua EHAA buletinean argitaratu da

BOPV.jpg

2020.eko azaroak 06

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratu berri da, birusaren transmisioa eteteko mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzeko neurriak jasotzen dituen Lehendakariaren Dekretuarekin. Neurriak Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordean (LABI) hartu ziren. Neurri berriak azaroaren 7an, larunbatean, 00.00ean, sartuko dira indarrean.