2020ko abenduaren 3an argitaratu da BOEn (316. zk.) Madrilgo 2. merkataritza-arloko epaitegian "Dentix Health Corporation S.L.U." enpresak eskatutako konkurtso arrunta (helbidea: Ribera del Loira kalea 56-58, 2. solairua, eskuineko eskailera, Madril)
Beraz, klinika horien itxierarekin kaltetutako pertsonek - beren tratamendua osorik eta aldez aurretik eskudirutan, kreditu-txartelarekin edo kreditu pertsonal batekin ordaindu dutenak-, beren kredituaren berri eman diezaiokete (erreklamazioa jarri) Konkurtso Administrazioari, eman ez den zerbitzu batengatik ordaindutako dirua berreskuratzen saiatzeko.
Hauxe da prozedura:
- Konkurtso Legearen manuen arabera ( 28.1.5º), hilabeteko epea dute, konkurtsoa BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (beraz abenduaren 4tik aurrera), bere kredituen berri emateko Concursal account CONTROLIUS & AEQUITAS administradores concursales SLP enpresari, posta bidez edo elektronikoki, honako toki hauetan:
Posta helbidea: Alberto Alcocer 24, 4. solairua, 28036 Madril
Posta elektronikoa: dentix.concursal@iusaequitas.net
- Kredituaren berri Konkurtso Legearen 256. eta 257. artikuluetan aurreikusitako moduan jakinarazi beharko du: idatziz, eta kontsumitzaile interesdunak edo behar besteko ordezkaritza egiaztatzen duenak izenpetuta; bertan, honako hauek jasoko dira: kontsumitzailearen izen-abizenak, helbidea eta beste nortasun-datu batzuk, bai eta kredituaren datuak, kontzeptua, zenbatekoa, eskuratzeko eta iraungitzeko datak, ezaugarriak eta lortu nahi den kalifikazioa ere. Ordainketaren kopia aurkeztuko da.
- Konkurtsoaren identifikazio-datu hauek ere jaso behar dira: 1305/2020 konkurtso arrunta, aurretiko identifikazio-zenbaki orokorrarekin: 28.079.00.2-2020/0133464, 2020/11/20ko autoaren bidez.
- Konkurtsoaren ebazpenak Konkurtso Erregistro Publikoaren webgunean argitaratuko dira: www.publicidadconcursal.es