AtxabaltaMugi! eta nerabeak

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - AtxabaltaMugi! eta nerabeak

Aretxabaletako Udala kezkatuta dago nerabeek jarduera fisikoarekin duten harremanarekin, izan ere, ikerketa askok diotenaren arabera, adin honetan kirol uzte maila eta sedentarismoa nabarmen igotzen baita.

2019an zehar AtxabaltaMugi! egitasmoaren baitan egin ziren jardueren artean, Aretxabaletako DBH4ko ikasle guztiekin eginiko jarduera fisikoaren sustapenerako saioak egon ziren. Horretarako, jarduera fisikoko orientatzailea, Aretxabaletako bi ikastetxeekin (Almen eta Kurtzebarri) kontaktuan jarri zen, gelaz gela bilerak egin, eta gorputz hezkuntzako ordutegietan nerabeentzat egokiak izan daitezkeen ekintza programa antolatu zuen. Ekintza programa horretan nerabeek 3 jardueretatik 2 aukeratu behar zituzten kiroldegiko begirale profesionalen laguntzaz saio teoriko-praktikoak jasotzeko. Ekintza hauetan, guztira, 108 nerabek hartu zuten parte.

Helburu nagusia zen, egoeraren azterketa bat egitea inaktibitate fisikoari buruzko datuak jasoz eta nerabeei Ibarra Kiroldegian dauden jarduerak gerturatzea, posible denean, beraiendako taldeak atera, eskaintza zabalduz eta nerabeen gustu, interes eta ordutegietara egokituz.

Saioak Ibarra Kiroldegian 4 astez izan ziren eta honako jarduerak probatzeko aukera izan zuten:

ASTEAK

JARDUERAK

1  ASTEA

G.A.P

CYCLING

2 ASTEA

G.A.P

CYCLING

3 ASTEA

CIRCUIT TRAINING

4 ASTEA

CIRCUIT TRAINING

Bukatzeko, parte hartu zuten eragileekin balorazio bat egin zen. Guztiek positibo bezala baloratu zuten esku-hartzea.

Behin esku-hartzea amaituta, proiektu honek nerabeen jarduera fisikoko ohituretan izan duen eragina aztertuko da.