Astebete webguneak DBAOra egokitzeko eta horrela baimena jasotzeko

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Webgune batean sartzean cookie ezagunen instalazioa onartzea beti izan da gogaikarria, bai enpresentzat, bai orrialde horietako bisitari gehienentzat. Baina eskubidea dute jakiteko zer cookie instalatuko diren eta erabakitzeko hori egiten utzi nahi duten ala ez. Pasa den maiatzean, Datuak Babesteko Europako Batzordeak webgune bat bisitatzen duen pertsonak baimena nola eman behar duen jakiteko jarraibideak berrikusi zituen. Eta urriaren amaierara arteko marjina eman zuen berau ezartzeko. Beraz, astebete besterik ez da geratzen webguneak DBAOra egokitzeko eta horrela erabiltzaileen baimena jasotzeko.