Artolazabal: "Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien bitartez, lanean dihardu kontingentzia sozialeko planak garatzen, Covid-19ak sortutako egoera dela eta

04_08_20_CONSEJO_TERRITORIAL_SERVICIOS_SOCIALES__4_.jpg

2020.eko abuztuak 04

  • Artolazabalek "gizarte-zerbitzuen zutabe horren barruan funts espezifiko bat izateko beharra" aipatu die ministerioetako ordezkariei.
  • Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluaren bideokonferentzia bidezko bilera

VG/M 2020 08 04

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluak gaur goizean bideokonferentziaz egindako bileran adierazi duenez, "Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien bitartez, alarma egoera amaitu zenetik, lanean jarraitzen du bere kontingentzia sozialeko planak garatzeko, Covid-19ak sortutako egoera dela eta". Artolazabalek "gizarte-zerbitzuen zutabe horren barruan funts espezifiko bat izateko beharra" aipatu die ministerioetako ordezkariei.

Autonomia Erkidegoko beste ordezkari batzuekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-diputatuekin batera, Osasun Ministerioko estatu-idazkariarekin egin den bileran parte hartu du Artolazabalek. Sailburuak zehaztu egin du, halaber, "Euskadin Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta foru-aldundien arteko koordinazioari esker egoitza-arretaren arloan egiten den kudeaketa. Estatuko pcr testen kopururik handiena egiten ari gara, eta prebentzio-lan hori oinarrizkoa da egoitza-zentroetarako”.