ALOKABIDE, gehien behar duenari laguntzen

Argitalpen-data: 

PREBENTZIOZKO LAGUNTZA PROGRAMA COVID-19.

Covid-19 gaixotasunak eragindako osasun-krisiaren eta nahitaezko konfinamenduaren ondorioz, martxoan Alokabidek Prebentziozko gizarte laguntza programa jarri zuen martxan. Programa horren bidez, 1.000 telefono-dei inguru egin dira aurrekaririk gabeko osasun-krisi honen ondorioak jasan zitzaketen eta adinagatik eta/edo inguruabarrengatik zaurgarriagoak izan zitezkeen pertsonei, bakardadea dela eta. Honako hau izan da programaren helburua: zaurgarritasun egoerak antzematea eta bezeroei laguntzeko eta konpainia egiteko baliabideak eskaintzea.

Proiektu honen bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Alokabidek (alokairu publikoaren funtsezko eragilea den aldetik) gizarte-erantzukizunaren alorreko erreferentziazko zerbitzu bat zuzendu dute, bereziki sentibera den herritarren sektore bati zuzendua eta une bakoitzean sektore horren beharrei erantzunez.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuaren alderdi desberdinak garatu dituzten Alokabideko langileei, bai eta proiektuan borondatez lagundu dutenei ere.