Alderdi politikoen funtzionamendu arrunterako dirulaguntza onartu da (Gobernu Bilera 2020-06-30)
2020.eko ekainak 30
Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden alderdi politikoei 2020ko apirilaren 6tik 2020ko uztailaren 12ra bitarteko (bihar barne) funtzionamendu-gastu arruntei aurre egiteko dirulaguntza ematea onartu du. Dirulaguntza Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetako emaitzak nahiz 2020ko urtarrillaren 12ra, hurrengo hauteskunde-deialdirako egunera, bitartean egokitzen den laguntza-proportzioa kontuan hartuta banatu da. Aldi berri honetan 1.214.557 euro banatuko dira.
Honela egingo da aldi horretarako dirulaguntzen banaketa:
EAJ-PNV 468.821,10 €
EH-Bildu 276.816,85 €
Elkarrekin-Podemos 184,906,44 €
PSE-EE (PSOE) 149.445,81
PP 134.566,80 €
GUZTIRA 1.214.557,00 €
Gainerako 2.131.673 euroak, 2020 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasotako 4.536.000 euroko kontu-saila osatu arte, Eusko Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetako emaitzen arabera banatuko dira.