AI Basque sortu da, Gaia Klusterraren eta EHUko Hitz Taldearen eskutik, Inteligentzia Artifiziala sustatzeko Euskadin

Argitalpen-data: 

AI Basqueren ikuspegia da Adimen Artifizialaren (AA) arloan Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea, industrian, zerbitzu-sektorean eta administrazio publikoan AAren aplikazioa bultzatuz, eta eragile guztiak eta herritarrak AAren abantailez eta datuen kudeaketa egokiaz kontzientziatuz.

Bere helburua da esparru ekonomiko eta sozial guztietan adimen artifiziala sustatzea, beste sektore batzuekiko lankidetza sustatuz eta produktu/zerbitzu, teknologia eta merkatu berrien garapena bultzatuz.

Besteak beste, ondorengo helburu ditu:

  • Bere esparruan dituen AA-industrien eta sektore osoaren sustapen teknikoa, komertziala eta ekonomikoa bultzatzea, horrela eskualdearen garapena eta aurrerapenari lagunduz.
  • Bazkideentzat interesgarriak diren alderdiak barreiatzea, teknologia, merkataritza eta enpresaren arloetan, erakunde nazionalen zein nazioartekoen aurrean ordezkatzea, eta horien interes profesionalak defendatzea.
  • Lankidetza proaktiboa garatzea eraldaketa digitalaren eta ekonomia berriaren garapenean: erakundeak, lurraldea eta gizartea.

AI Basque ekimena gaur egun ICTA sektoreko 21 enpresak, 3 zentro teknologikok, Gaia klusterrak eta EHUko Hitz ikerketa-taldeak osatzen dute.

GAIAk argitaratutako albistearen esteka.