Tokiko eremuan EAEko gazte-ekipamenduen sarea 2020an bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia

Argitalpen-data: 

 Agindua, 2020ko ekainaren 24koa (EHAA 2020ko uztailaren 1ekoa).

Gazte-ekipamenduak eraikitzeko, handitzeko edo hobetzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea, betiere ondorengo baldintza eta betebeharrak aintzakotzat izanik.

Deialdi hau nortasun juridiko propioa duen Euskal Autonomia Erkidegoko edozer toki-erakundeei dago zuzendua, eta 290.000 euroko diru kopurua du.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita (2020ko abuztuaren 3ra arte)

Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/gazte_ekipamenduak/web01-tramite/eu/