Abian dira Open Eskolako hiru esperientzia pilotuak

Argitalpen-data: 

logo_C4

Añana, Tolosa eta Bilbo herriak hautatu dira  udalerri guztietara moldagarria den herritarren eskola irekiaren euskal eredu bat sortzen aurrera egiteko.

OGP Euskadiko 4. konpromisoa aurrera doa abiadura onean. Buru belarri ari dira Añanan, Tolosan eta Bilbon herritarren eskola irekiaren euskal eredua zehazteko sortu diren hiru esperientzia pilotuak, bakoitza bere bilakaera mailarekin, eta kasu guztietan izugarri ona izan da gizarteak emandako erantzuna. Edozein toki entitatetara moldagarria den Open Eskola gida bat emateko helburu nagusiaz gain proiektu horiek balio propioa hartu dute 2019an haiek sortzeko ideia izan zenetik; izan ere, eragileei gune metodologiko bat eskaintzen die gizarte ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko eta jarduera publikoan sartzeko, behetik gora eratutako ekimenekin lehendik zeuden beharrei erantzuna emanez.

Añana Open Eskola Arabako esperientzia pilotua da eta Añanako Kuadrillan (8.879 biztanle) du jardun eremua. Ikastaroa 2019ko azaroan hasi zen, eskualderako hiru erronka garrantzitsuenak zehaztu ondoren: gizarte kohesioa, landa eremuko despopulatzea eta gazteria lurraldera ainguratzea. Erronka horietatik abiatuta lau ekintza ezarri dira, talde desberdinetan garatu beharrekoak: herrien arteko jarduerak, harreman komunikazioa, gazte kluba eta lankidetza bidezko gobernantza eredua kuadrillarako.

Gipuzkoako esperientzia pilotua Tolosatzen Eskola Irekia da, Tolosako Udalarena (19.525 biztanle). Proposatu diren erronkak eta ekintzak: herritarrak gaitzea, entzute aktiboko lantegi eta enpatia lantegi baten bidez;  indartze sozio-komunitarioa, elkarte eta kolektiboekin elkartuz eta haiek agerian jartzeko eta ikastetxeekin batera jarduerak sortzea 2020-2021 ikasturterako; udalerria ezagutzea, eskolaren esparruan sar daitezkeen ekimen eta proposamenen mapaketa baten bidez eta herrian parte hartzeko dauden kanalak ezagutzeko eta hobetzeko lantegi baten bidez. Ikastaroa, eta harekin batera, ekintzen zehaztea eta gauzatzea, martxoaren 12an hasiko da ofizialki.

Bizkaiaren kasuan, saioa hiriburuan egin da (345.821 biztanle). Helburu nagusia Bilbon parte hartzearen kalitatearen hobekuntza areagotzearekin lotuta dago: gehiago parte hartzeko prestakuntza eman nahi da  eta, batez ere, hobeto parte hartzeko. Kontuan hartzen den beste ardatz bat da parte hartzeko jadanik dauden mekanismoak eta organoak aprobetxatzea, eta herritarrei eta organo horietan karguak dituztenei horiek ezagutzera ematea, udaleko eguneroko kudeaketan parte hartzea sartzeko ahalegina nabarmenduz. Testuinguru horretan, edukien lehentasuna zehaztu da prozesu zehatz baten bidez; alde batetik, Era berean, barrutietako kontseiluen (hiribilduko parte hartzeko organoa) kideei  gizarte trebetasunaren arloko prestakuntza eman zaie, bai eta haien funtzionamenduari buruzko ikastaroa ere.