7.500 gaztek baino gehiagok parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatutako zerga-hezkuntza moduluan

2020.eko uztailak 30

 

7.500 GAZTEK BAINO GEHIAGOK PARTE HARTU DUTE EUSKO JAURLARITZAK ETA FORU ALDUNDIEK BULTZATUTAKO ZERGA-HEZKUNTZA MODULUAN

 

  • Ikastetxeen % 83k ontzat edo oso ontzat jo du 2019-2020 ikasturtean emandako programa
  • LHko, DBH 4ko eta Batxilergoko 222 ikastetxek parte hartu dute ekonomia eta zergei buruzko programa honetan
  • COVID-19aren eragina jasan arren, martxotik internetez eskaini da hezkuntza-modulua
  • Ireki da 2020-2021 ikasturterako matrikula, eta ehun ikastetxek baino gehiagok bat egin dute harekin orain arte

Foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako zerga-heziketari buruzko programarekin bat egin duten ikastetxeen artean egindako inkestaren arabera, parte-hartzaileen % 83k ontzat edo oso ontzat jo du, eta % 92k errepikatu ere egingo luke hurrengo urtean.

Gainera, 2020an egindako inkestak agerian utzi du modulua euskaraz egin dela % 70, DBH 4n % 70 eta Batxilergoko lehen mailan % 25, eta nabarmendu behar da klaseak online-formatuan egin direla COVID-19aren ondorioz, programaren elementu digitala sendotuz.

Zerga Hezkuntzako Modulua, 2017an hasita, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute. Prebentzio-estrategiak garatzen dituen Zerga Iruzurraren Kontrako Borrokarako Plan Bateratuan kokatzen da, gaztetatik hezkuntza-ingurunean zerga-kontzientziazio handiagoa izateko sustapenean oinarrituz. Modulua Lan Heziketako, DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzentzen zaie.

Unitate didaktikoaren helburu nagusiak honela laburbiltzen dira:

  1. a) Ekonomia eta fiskalitateari buruzko oinarrizko ezagutzak zabaldu, ikasleen artean zergei buruzko kontzientziazio handiagoa bultzatzeko.
  2. b) EAEko zerga-sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaldu, eta Administrazioak bildutako diruaz ematen dituen zerbitzu publikoak identifikatu.
  3. c) Zerga-iruzurraren kontra borrokatzearen garrantziaren inguruko gizarte-eztabaida sustatu eta zerga-erantzukizuna barneratu, kultura demokratiko baten gizarte-bizikidetza antolatzeko balioak adierazten dituzten aldetik, zerga-obligazioak betetzea eginbehar zibikoekin identifikatuz.

2019/2020 ikasturteko programan, 7.504 ikaslek parte hartu dute LHtik, DBH 4. mailatik eta Batxilergotik, 222 ikastetxekoak: 25 Arabakoak, 114 Bizkaikoak, 83 Gipuzkoakoak. % 10 gainditu da 2019/2020 ikasturterako zegoen helburua.

Nork bere gogoz parte har dezake, eta espero da proiektuak, 2017/2018 ikasturtean martxan jarriak, jarraitu egingo duela hurrengo urteetan ere.

Irekita dago ikastetxeen behin-behineko izena emateko epea hurrengo 2020/2021 ikasturterako. Oraingoz, ehun ikastetxek baino gehiagok bat egin dute ekimen honekin.

Zerga Hezkuntzako Moduluari buruzko argibideak eta izena emateko formularioa hemen:   

 

https://bit.ly/3hrlRMN

 

 

 

 

 

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 30a