600M/"-ko balioa duen laugarren "Euskadi Bonu Iraunkorrak" Osasunera, Hezkuntzara eta Gizarte arloko politiketara bideratuko du bere kopuruaren %86a

2020.eko azaroak 09

Eusko Jaurlaritzak abiaraziko du “Euskadiko Bonu Iraunkorraren” laugarren jaulkipena, 600m/€-ko balioarekin. Oraingoan, ehuneko nagusia osasunera, hezkuntzara eta gizarte-politiketara bideratuko da, Covid-19k sortutako ezohiko egoerari aurre egiteko. Kasu honetan finantzatu beharreko kategoriei dagokienez, %86 gizarte-programak izango dira, eta %14, ingurumen-programak. Jaulkipena merkatuen egoera egokia denean egingo da.

Horrela, bonuaren banaketa hau izango da:

EUSKADI 2020 IV. BONU IRAUNKORRA

600M/€

%86 gizarte politiketarako

%14 ingurumen politiketarako

GIZARTE POLITIKAK %49

Etxebizitza Soziala

Enplegua sortzea

Garapen Sozioekonomikoa

OSASUNA %22

Osasun arloko langileen errefortzua COVID-19a dela eta

Inbertsioa azpiegituretan: ospitaleak eta osasun-zentroak

Ospitaleak eta osasun-zentroak berregokitzea

Farmaziako gastuaren finantzaketa

HEZKUNTZA %15

Irakaskuntzako langileen errefortzua COVID-19a dela eta

Inbertsioa azpiegituretan: Haurreskolak, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta LH

Hezkuntzako eraikinak berregokitzea

Euskal Unibertsitate Publikoa

Eskolako eta unibertsitateko bekak

INGURUMENA %14

Energia berriztagarriak

Garraio jasangarria

Ingurumenaren arloko prebentzioa eta kontrola

Uraren eta hondakin-uren kudeaketa jasangarria

Jaulkipen hori, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak irailaren 30ean hartutako erabakien eta Eusko Legebiltzarrak EAEko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2020ko Legearen aldaketa onartu ondoren Eusko Jaurlaritzaren zorpetzeko ahalmena handitzearen barruan sartzen da. Horrela, aurten zorpetzeko gaitasuna 1.374,5 m/€ handitu ahal izango da.

Eragiketaren arduradunak Norbolsa eta BBVA dira, eta Banco Sabadell, Banco Santander, Caixabank, HSBC eta ING erakundeek ere hartzen dute parte.

Bonu iraunkorren aurtengo bigarren jaulkipena da. Lehenengoa 500 m/€-koa izan zen, eta eskaintza baino 7 aldiz eskari handiagoa izan zuen, 3.521M/€-koa, hain zuzen ere, 17 herrialdetako 120 inbertitzailerekin. Horrela, 2018tik egiten den Euskadiko Bonu Iraunkorraren laugarren jaulkipena da, eta lau jaulkipenen zenbateko orokorra 2.200M/€-koa izan da.

Euskal zor publikoaren egoera

2020an zehar, Eusko Jaurlaritzak 885,5 M/€-ko balioa izan duten zorpetze-eragiketa hauek egin ditu:

  • Bonu iraunkorren jaulkipen publikoa, 2020/4/6: 500 m/€.
  • Bonuen ezarpen pribatua, 2020/4/22: 81,50M/€.
  • Bonuen ezarpen pribatua, 2020/4/30:105M/€.
  • Bonu iraunkorren ezarpen pribatua, 2020/04/30: 59M/€.
  • Europako Inbertsio Bankuaren mailegua:140 M/€.

Eusko Jaurlaritzaren zor bizia, guztira, 10.832 M/€-ra heldu liteke 2020ko abenduan, hau da, BPGren %16,3ra.

*Jaurlaritzaren webgunean inbertitzaileentzako aurkezpena kontsulta daiteke