518 COVID-19 kasu positibo berri izan dira azken orduotan Euskadin

2020.eko apirilak 01

44 lagun hil dira eta 2.165 osatu edo alta jasotakoak

Ia 17.000 detekzio proba egin dira; atzo egindako 10etik 7, emaitza negatiboekin

 

Euskadin 518 kasu berri izan dira eta, guztira, 6.838 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.908 ospitaletan dira.  

369 lagun hil dira, alegia, atzo baino 44 gehiago.

Osatutakoak, berriz, 2.165 dira.

Hala eman du ezagutzera gaur Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek, Eusko Jaurlaritzak COVID19aren bilakaeraren berri emateko egunero eskaini ohi duen prentsaurrekoan.

Lurraldeka, honela banatuta dago kutsatutakoen kopurua: 

  • ARABAn,250 kasu zenbatu dira. (horietatik, 369 ospitaletan daude).
  • BIZKAIAn,382 pertsona. (1.179, erietxeetan)
  • GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.206 da. (Horietako 360 ingresatuta).

 

 Apirilaren 1eko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

GUZTIRA  kasu positiboak

ARABA

145

369

149

2250

BIZKAIA

280

1179

168

3382

GIPUZKOA

93

360

52

1206

GUZTIRA EUSKADI

518

1908

369

6838

 

AHALEGINA PREBENTZIOAN ETA ANTOLAKETAN

Osasun Sailaren ordezkariak azpimarratu du Euskadin pandemia geldiarazteko egiten ari den ahalegina, hain zuzen ere, bi norazkoetan. Batetik, detekzio goiztiarra areagotzeko, dagoeneko 16.990 proba egin direlarik; horietatik 1.532 atzo bertan, orain arteko kopururik handiena. Honen ondorioz, positiboen kopurua igo da, baina kutsatutako pertsonen portzentajea, berriz, gero eta baxuagoa da; hau da, proba egindako 10 pertsonatik 7k negatiboa eman du. Horrez gainera, ospitalizazioen kopuruak ere behera egin du.

Hortaz, joera aldaketa baten zantzuak daude, ordoki egoeraranzko bidean, nahiz eta, Osasun Sailak gogoratu bezala, kontuz jokatu beharra dagoen.

Bestetik, osasun sistema bera pandemiaren garapenera egokitzeko ahalegina nabarmendu du, momentu bakoitzean ahalik eta erantzun egokiena bilatuz. Testu inguru honetan kokatu du Osakidetzako ZIUen ahalmenaren handitzea, egiten ari den moduan, garaian garaiko beharrei erantzuteko. 

Era berean, helburu hori bera lortze aldera, isolamendu neurriak betetzearen eta emandako gomendioak jarraitzearen garrantzia azpimarratu du, hala nola:

  • Eskuen garbiketa zorroztea,
  • Gainazalak garbitzea.
  • Eta isolamendu neurriak betetzea.

 

Informazio gehiago, datuen buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/31_marzo_Boletin.pdf

 

Gasteiz, 2020ko apirilaren 1ean