5.740 pertsona kutsatuta daude Euskadin, 604 positibo berri 14.000 proba baino gehiago egin ostean

2020.eko martxoak 29

  • 265 pertsona hil dira koronabirusarekin Euskadin, eta berreskuratutako eta alta emandako pertsonen kopurua 1.503 da guztira
  • Euskadi Italiaren pare dago, eta Alemania, Herbehereak, Erresuma Batua edo Frantzia gainditzen ditu milioi biztanleko egindako test kopuruan

Guztira 5.740 pertsona kutsatuta daude koronabirus bidez Euskadin, atzoko 20:00ak arte 604 positibo zenbatu ondoren. Horietatik 1.769 gure ospitaleetan daude. Gainera, 265 pertsona hil dira koronabirusarekin Euskadin.

Lurraldeka, hona hemen hautemandako kasu berrien banaketa

  • ARABAN 947 kasu zenbatu dira (horietatik 353 ospitaleratuta daude).
  • BIZKAIAN, 2.776 pertsona. (Horietako 1.096 ospitaleratuta daude.)
  • GIPUZKOAN, 1.017 positibo izan dira. (Horietatik 320 ingresatuta daude).

Euskadik ahalegin handia egiten jarraitzen du detekzio goiztiarrean: guztira 14.071 test eginda, 1.400 baino gehiago atzo bakarrik. Milioi biztanleko egindako proben batez bestekoa kontuan hartuta, Euskadi (6.430 test/milioi biztanleko) Italiaren parean dago eta Alemaniaren aurretik. Nahiko atzean uzten ditu Herbehereak, Erresuma Batua edo Frantzia.

Gainera, datu positibo gisa, nabarmendu behar da berreskuratutako eta alta emandako pertsonen artean 1.503 direla guztira.

Martxoaren 29ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

168

353

115

1.947

BIZKAIA

313

1.096

116

2.776

GIPUZKOA

123

320

34

1.017

EAE GUZTIRA

604

1.769

265

5.740

 

Mikel Sanchezek jakinarazi duenez, atzo COVID-19.eus aplikazioa martxan jarri zenetik, 19.000 lagunek deskargatu dute jada. Android-eko playstorean eskuragarri dago, eta edonork aurki dezake, bere gailu mugikorretan "covid19eus" sartuz. Zuzeneko esteka honen bidez ere bai: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.erictelm2m.colabora

Sanchezek adierazi du laster IOSen eskuragarri egongo dela, eta gogorarazi du herritarren sarerako bokazioa duen aplikazioa dela, prebentzioan, detekzioan eta jarraipenean laguntzeko.

Herritarrek eskuragarri dute euskadi.eus/coronavirus webgunean informazio erabilgarri guztia, baita Eusko Jaurlaritzak hainbat arlotan ezarritako gomendioak eta neurriak ere.

Beste egun batez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko arduradunek birusaren hedapena geldiarazteko gomendioak jarraitu behar direla berretsi dute:

  • Eskuen garbiketa zorroztea,
  • Gainazalak garbitzea.
  • Eta, noski, isolamendu neurriak betetzea.

Informazio gehiago datu-buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/28_marzo_Boletin.pdf