42 Urduliz Bizkaia, berrikuntza enpresa arlora egokituta

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Fundación Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Urdulizko Dorrean 42 programa iraultzaile, doakoa eta enpresaren mundura egokitua martxan jartzeko.

Proiektu horren bidez, Aldundiak bere erronka handienetako bati erantzun nahi dio: digitalizazioari. ¿Aspalditik, Ainara Basurkok 42 Urdulizen aurkezpenean azaldu zuenez, enpresek profil digitalak izateak haientzat duen garrantzi estrategikoaz ohartarazi gaituzte. Horrela bakarrik bizkortu ahal izango dituzte digitalizazio-prozesuak, haien etorkizuna eta lehiakortasuna baldintzatu eta baldintzatuko dutenak.