4.601 lagun kutsatuta daude COVID-19arekin Euskadin, 655 positibo gehiago jaso eta guztira ia 11.500 proba egin ondoren

2020.eko martxoak 27

Azken orduetan 27 heriotza izan dira, 705 pertsonari alta eman diete eta beste 109 sendatu egin dira

 

Atzoko 20:00ak arte, COVID-19ko beste 655 positibo jaso dira Euskadin, hau da, 4.601 pertsona kutsatu dira guztira. Horietatik 1.565 ospitalizatuta daude.

Izandako 27 heriotzek 207ra igotzen dute hildakoen kopurua.

Orain arte, sendatutako 109 pertsona daude erregistratuta, eta 705ek jaso dute ospitaleko alta.

Gaur arte, Euskadin 11.487 detekzio-proba egin dira.

Eskura dauden azken datuak dira horiek, eta Mikel Sanchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eman ditu gaur, COVID-19ak gurean duen bilakaeraren berri emateko Eusko Jaurlaritzak egunero ematen duen prentsaurrekoan.

Lurraldeka, honako hau da banaketa:

ARABAN, 1.610 kutsatu daude, eta horietatik 343 ospitalizatuta daude.

BIZKAIAN, 2.186 lagun kutsatu dira, eta horietatik 994 ospitalizatuta daude.

GIPUZKOAN, positiboak 805 dira (horietatik 228 ospitalizatuta daude).

 

Martxoaren 27ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

175

343

103

1610

BIZKAIA

336

994

79

2186

GIPUZKOA

144

228

25

805

EAE GUZTIRA

655

1565

207

4601

 

Beste egun batez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko arduradunek azpimarratu dute birusaren hedapena geldiarazteko gomendioei jarraitu behar zaiela:

Eskuak arreta handiz garbitzea.

Gainazalak garbitzea.

Eta, jakina, bakartze-neurriak betetzea.

Sanchezek gogorarazi du herritarrek eskuragarri dutela www.euskadi.eus/koronabirusa/ webgunean informazio erabilgarri guztia, baita Eusko Jaurlaritzak hainbat arlotan ezarritako gomendioak eta neurriak ere.

 

MEDIKAMENTUEN BANAKETA

Bestalde, eta medikamentuen banaketari dagokionez, honako hau azaldu du Sanchezek:

-Botikak ospitaleetan jasotzen dituztenen kasuan, medikamentuaren iraungitze data hurbil daukatenei modu ordenatuan ematen ari zaie hitzordua; beraz, itxaron egin behar da hitzordua izan arte medikazioa jasotzera joateko. Bertaratzerik ez dutenek, berriz, ospitaleko farmaziarekin ipini behar dute harremanetan, etxean jaso ahal izateko. Era berean, etxez etxeko banaketa egiteko sistema jarri da abian, arriskurik gehien edota egoera ahulenean diren pertsonei zuzendua. Guzti-guztiei emango zaie bi hilabeterako tratamendua.

-Farmazia bulegoetako banaketaren kasuan ere, bi hilabeterako medikazio-sistema ezarri da, dagoeneko. Gaur gaurkoz, 156.000 pertsonek badute medikazioa etxean eta pixkanaka helduko da besteengana. Hala eta ere, etxetik irteteko arazoak eta premia izanez gero, Zuzenean zerbitzuko 012 telefonora dei liteke.

 

Txostena: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/26_marzo_Boletin.pdf

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 27a