350.000 euro ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioen dirulaguntzetarako (Gobernu Bilera 2020-06-30)

fotoconsejo.jpg

2020.eko ekainak 30

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez, unibertsitatez besteko ikasleen guraso elkarteen Federazio eta Konfederazioentzako dirulaguntzetarako deia egiten duen Agindua onartu du. Deialdi honek 350.000 euroko diru kopurua du orotara.

Laguntzak Federazio eta Konfederazioek beharrezko dituzten azpiegitura gastuei aurre egiteko emango dira, elkarteen laguntza eta aholkularitza gastuei aurre egiteko, gurasoen formakuntza jarduerek eragindako gastuei aurre egiteko, edo ikasleei zuzendurik elkarte horiek antolaturiko eskolaz kanpoko jardueretarako. Ekintza hauek guztiek 2020an burutuak izan beharko dute. Gehienez jardueraren kostuaren %50 ordaindu ahal izango da laguntza hauen bidez.