3.271 pertsona daude COVID19arekin kutsatuta Euskadin, 543 positibo berri zenbatu ostean

2020.eko martxoak 25

22 lagun hil dira; ospitaleko altak 407 dira eta osatutako pertsonak, 59

Euskadin 8.735 detekzio-proba egin dira eta horietatik 1.199 atzo bertan, hau da, aurreko egunetan baino % 30 gehiago

 

Euskadin 543 COVID-19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 3.271 dira guztira (horietatik 1.150 ospitalizatuta daude). 155 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez, atzoko 20ak arte 22 heriotza gehiago izan ondoren.

Mikel Sanchez, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eskeini ditu datuok, Eusko Jaurlaritzak COVID19aren bilakaeraren berri emateko egunero egin duen agerraldian. Lurraldeka: 

  • BIZKAIAN 1501 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 674 ospitalizatuta.
  • GIPUZKOAN 563 positibo daude, eta horietatik 166 ospitalizatuta daude.
  • ARABAN, 1207 kasu zenbatu dira, eta horietatik 310 ospitalizatuta daude.

Orain arte, 8.735 detekzio-proba egin dira gurean; horietatik 1.199 atzo bertan, alegia, aurreko egunetan baino % 30 gehiago.

Ospitaleko alta jaso 407 pertsonek jaso dute eta beste 59 osatu egin dira.

 

Martxoaren 25ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

121

310

81

1207

BIZKAIA

312

674

54

1501

GIPUZKOA

110

166

20

563

GUZTIRA EUSKADI

543

1150

155

3271

 

Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetza COVID19ari aurre egiteko garatzen ari diren ezohiko neurriekin jarraituz, hauxe erabaki du: Barrualde Galdakao ESIko Psikiatria zerbitzuan ingresatuta dauden pazienteak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak Bermeon duen unitate batera eramatea, aldi baterako. Horrez gain, Psikiatriako Larrialdien arreta Basurtu Unibertsitate Ospitalean eskeiniko da. Aldaketok gaurdanik gauzatuko dira.

Mikel Sanchezek berriro ere azpimarratu du herritarron jokaera arduratsuaren garrantzia. Hala, ezarritako neurriak zintzo bete behar direla gogorarazi du, baita birusaren hedapena galarazteko Osasun Sailak emandako aholkuak ere, hala nola:

  • Eskuak arreta handiz garbitu
  • Gainazalak garbitu.
  • Eta beste pertsonekiko gutxienez metro eta erdiko distantzia mantendu, bereziki sintomak baldin badituzte.

                                   

Txostena: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/24_marzo_Boletin.pdf

 

                                                     Gasteiz, 2020ko martxoaren 25