28 milioi euro ETE teknologikoak eta berritzaileak garatzeko

banner_ayudas_gauzatu-1-1024x614.jpg

2020.eko uztailak 13

  • 500 lanpostu sortuko dituen 100 milioi euroko inbertsio induzitua lortzea espero du
  • 2000n abian jarri zenetik, GAUZATU Industriak 1.227 proiekturi lagundu die, 2.245 milioi euroko aribideko inbertsioa egin du eta 14.933 enplegu sortu ditu

Euskal ETEek bihar, asteartea, goizeko zero: 00etatik aurrera eskura ditzakete Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bidez abian jarri dituen 28 milioi euroak, oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko ETEak sortu eta garatzeko.

Gauzatu Industria programaren helburua da enpresen hazkundea bultzatzea, finantzaketarako sarbidea erraztuta, eta dauden tresnen eta sortzen direnen kudeaketa koordinatua eta eraginkorra bermatzea. Gainera, aurten bidea emango du 100 milioi euroko inbertsio induzitua egiteko eta 500 enplegu sortzeko.

GAUZATU programa ekonomikoki eraginkorra da. Izan ere, programa abian jartzearen kostua mugatuta dago daukan kreditu-izaera inplizituagatik, eta nagusia itzuli egin behar da egikaritutako inbertsioen proportzioan.

Laguntza erreala honako hauei dagokie:

  • Interesak ez ordaintzea.
  • Finantza-erakundeekiko kreditu-lerroen liberazioa.
  • Laguntza itzulgarri hauek lortzeko bermerik edo abalik behar ez izatea.

Programa hau oinarri teknologikoko eta/edo berritzaileko ETEak sustatzean datza, eta horrek inpaktua du EAEko garapen teknologikoan eta berrikuntzan. Hortaz, une honetan hain garrantzitsua den ehun ekonomikoaren produktibitatea hobekuntzen laguntzen du.

Era berean, proiektu horiei lagunduta, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin nahi da, EAEko aberastasun ekonomikoa eta soziala sortzen laguntzeko.

Berrikuntzak aukera berdinak ematen ditu handiaren eta txikiaren artean, baita gutxi-asko garatutako zonen artean ere. Horrenbestez, parametro horiek indartu behar ditugu, eta oinarri teknologiko edo berritzailekotzat jotzen diren proiektu esklusiboetan zentratu eta horietara bideratu behar dugu ahalegina, betiere kontuan hartuta badirela eduki eta/edo filosofia desberdineko proiektuetarako laguntzak bideratzen dituzten programak.

Gobernuak, egungo krisian ere, enpresek lehiakor izaten jarrai dezaten du helburu, eta lehendik dauden lanpostuak finkatu eta ahalik eta enplegu gehien sortu nahi ditu.

2000n abian jarri zenetik 2019ra arte, 1.227 inbertsio-proiekturi eman zaie laguntza GAUZATU Industriaren esparruan. Denera, 2.245 milioi euroko inbertsioaz eta 14.933 lanpostu sortzeaz ari gara, enpresa onuradunek itzuli beharko dituzten 537 milioi euroko laguntza-bolumenarekin.

Programak emaitza onak ditu eta ETE-en beharrak asetzen ditu, finantza-erakundeekiko tresna alternatibotzat hartzen baita.

Programaren deskribapena

Lagundu beharreko proiektuak EAEren barruan kokatuko dira, gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartura iritsi beharko dute eta, aldi berean, enpleguak 24 hilabetez mantentzea eta/edo sortzea ekarriko dute.

Dirulaguntza itzulgarriak dira, inbertsioekiko proportzionalak, eta gehienez 150.000 eurokoak sortzen den enplegu bakoitzeko, edo 100.000 eurokoak hasierako plantillari eusteko, eta urteko bost kuotatan itzuli beharko dira.

Laguntzen onuradun izan ahalko dira enpresa txiki eta ertainak (ETEak), erauzketako industrialak, eraldatzaileak, produktiboak eta zerbitzu teknikoetakoak (produktu-prozesuari lotutakoak) badira, aurrekoekin lotuta badaude eta oinarri teknologiko eta/edo berritzailekotzat jotzen badira, baita industria enpresetan (catBSC-n erregistratutakoetan) IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurkako babes-sistemak bateratzea eta integratzea jarduera nagusi duten enpresak ere.

Era berean, sartu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako industria-taldeetako enpresak ere (industria-taldeetakotzat hartzen dira  euren artean % 100eko akzio-partaidetza duten enpresa multzoak), hala eskatzen badute, eta, betiere, batera hartuta, ezaugarriak betetzen badituzte.

Halaber, aukera ematen zaie nekazaritzako elikagaien industrietako enpresei programa honen onuradun izan daitezen, baldin eta haien inbertsioak ez badira beste programa batzuen dirulaguntzen eta/edo bestelako laguntzen xede.

GAUZATU Industria laguntzetarako, Jaurlaritzak SPRI – Enpresa-garapenerako Euskal Agentzia eta Finantzen Euskal Institutua izendatu ditu erakunde laguntzaile.