2020ko Gonzalo Nardiz Bengoetxea sariak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2020-01-21)

hiru_elementuak-bilin.png

2020.eko urtarrilak 21

  • Edizio honetan, emakumeek elikaduraren katean egiten duten lana bistaratzea eta aitortzea indartuko da
  • Otsailaren 28an amaituko da sarietarako hautagaiak aurkezteko epea

"Gonzalo Nardiz Bengoetxea 2020" sariak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Nekazaritza, arrantza, elikadura eta basogintzaren sektoretan egindako ibilbide profesionalak aitortzeko ematen dira sari horiek.

Sarien 2020ko deialdiaren oinarriak

Sariek Eusko Jaurlaritzak izan zuen lehen Nekazaritza sailburuaren izena daramate, eta 2003az geroztik ematen dira, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorean egindako ibilbide profesional luzeagatik nabarmendu diren pertsonen edo taldeen lana gizartearen aurrean balioan jartzeko. Edizio honetan, eta Emakume Nekazarien Estatutuen aplikazioan, lehen sektoreko eta baserri munduko emakumeen lana agerian jartzea eta aitortzea sustatu nahi da bereziki.

Deialdi honetan, sektore bakoitzeko pertsona edo talde bati ego gehiagori emango zaizkio sariak, Epamaihaiaren iritziz. Saritu bakoitzak ohorezko sari bat eskuratuko du, eta jendaurreko aitortza, Iñigo Urkullu Lehendakariak presiditutako ekitaldi batean. Saritutako pertsonek edo taldeek berariaz adierazi ahal izango dute sari hori jaso dutela beren inprimaki profesionaletan, bai eta beren establezimenduetan saria jendaurrean jarri ere.

Sarietarako aurkezten diren hautagaiek gutxienez Euskal Herriko bi eragile sektorialen babesa beharko dute eta, nolanahi ere, hautagai izendatutako pertsonak edo taldeak hautagaitza onartu beharko du.

Hautagaitzak eta dagozkien dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzara zuzendu beharko dira –Donostia-San Sebastian, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz –, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, ezarritako edozein bideren bitartez.  Hautagaitzak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta 2020ko otsailaren 28an bukatuko da, egun hori ere epean sartuta.

Aurreko edizioetan sarituak

2003 urtea:

Arrantza: Paulino Lucio. AZTIko ikertzailea. Aipamen berezia: Simon Sesma

Nekazaritza: Pedro Perez de Villareal. UAGA - Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkartearen eta Aguraingo Zereal Kooperatibaren bazkide fundatzailea. Aipamen berezia: Joxe Larrea

2004 urtea:

Arrantza: Jose Maria Azkue. Arrantzalea, armadorea eta Gipuzkoako arrantza kofradien lehendakaria

Nekazaritza. Sabino Irulegi. Nekazaritzako elkartegintzaren eta kooperatibigintzaren bultzatzailea.

2005 urtea:

Arrantza: Jose Ignacio Espel Fernandez. Euskal arrantza ontzien interesen defendatzailea hainbat erakunde publikotatik

Nekazaritza: Jose Etxebarria Urruria. Baratzezain eta frutazain berritzailea.

Aipamen berezia: Luis Maria Biteri Gonzalez de Mendibil. Berritzailea esnetarako ardien sektorean.

2007 urtea:

Arrantza: Benito Portuondo Astuy. Pertsona ospetsua armadoreen eta tunidoen arrantzaleen munduan.

Nekazaritza: Felisa Galdos Saenz de Buruaga. Arabako nekazaria, ustiategi baten titularra izan den lehen emakumea

2014 urtea

Nekazaritza: Tomas Larrañaga, aitzindaria nekazaritza ekologikoan

Arrantza: Victor Badiola, alturako arrantza sektoreko ordezkaria

Elikadura. Artzai Gazta, Artzain Gaztagileen elkartea

2016 urtea

Nekazaritza: KAIKU Kooperatiba Elkartea

Arrantza: ANABAC, Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Elkartea nazionala

Elikadura. Bacalao Giraldo

2018 urtea

Nekazaritza: Alfredo Montoya

Arrantza: Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioa

Elikadura: Hijos de Jose Serrats, SA