2020-2021 ikasturterako Lanbide Heziketan izena emateko epea irekitzear da

2020.eko maiatzak 30

  • Izen ematea ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango da, online edo ikastetxeetan

Datorren astelehenean, ekainak 1, 2020-2021 ikasturterako Lanbide Heziketan eskabideak aurkezteko epea irekiko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Ekainaren 19ra arte izango da zabalik epea.

Ohiko eran, izena emateko bi bide izango dituzte ikasleek: online edo ikastetxeetan. Izapideak ikastetxean egitekotan, bertako bulego ordutegian egin beharko dira. Internet bidezko eskaerak, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egin beharko dira: www.euskadi.eus/hezkuntza                                                                                         

2020-2021 ikasturtean Heziketa Zikloren bat ikasteko aukera eskaintzen duten 186 ikastetxe izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Lanbide Heziketak 136 titulu eskaintzen ditu gaur egun Euskadin, guztiak ere 23 familia profesionalen baitakoak. Amaitzear den 2019-2020 ikasturte honetan, 42.000 ikasletik gora ari dira Euskadin Lanbide Heziketako zikloren bat ikasten, honako modalitate hauetakoren batean: presentziakoan, urrutikoan edo eskaintza partzialean.

Kontuan hartu beharreko egutegia, beraz, honako hau da:

  • Ekainaren 1etik 19ra: eskabideak aurkezteko epea

             (online: ekainaren 19ra arte, eta zikloko lehen mailarako bakarrik)

  • Uztailaren 7an: onartuen, ez onartuen era baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzea.
  • Uztailaren 8ra arte: behin behineko zerrendei erreklamazioak aurkeztea
  • Uztailaren 13an: onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
  • Uztailaren 13tik 17ra: matrikula egiteko ohiko epea (biak barne)
  • Uztailaren 21etik 31ra: ezohiko matrikulazio-aldia, I. fasea
  • Irailaren 1etik urriaren 16ra: ezohiko matrikulazio-aldia, II. fasea

Bestalde, aipatzekoa da Lanbide Heziketako zikloren bat urrutiko modalitatean ikasi nahi dutenentzat izena emateko epea irekita dagoela ekainaren 9ra arte. BirtLH-k (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak) Erdi Mailako eta Goi Mailako zenbait heziketa-ziklo urrutitik ikasteko aukera eskaintzen du, prestakuntza modalitate erdi-presentzialean. Informazio gehiagorako jo BirtLH-ren webgunera.