Foro Irekia online 2 eta 3 kompromisoak

Argitalpen-data: 

banner

Uztailaren 21, 22 eta 23an, OGP Euskadiren 2018-2020 Planaren 2. eta 3. konpromisoen Foro irekiaren astea ospatuko dugu. Herritarren parte-hartzearen berrikuntzarekin eta euskal administrazioen datu irekietatik sortutako zerbitzu berrieikin lotutako gure esperimentuak eta ikaskuntzak partekatuko ditugu.

Jarraian zehazten dizuegu egun bakoitzeko programa: 

Esperimentazioa eta ezagutzen partekatzea, eremu publikoa eta amankomunekoa dena hobetzen laguntzeko.

Uztailak 21, 11:00 - 12:00

Herritarren parte-hartzeak ongizatea eta osasuna sortzen ditu, eta ondo diseinatuta egonez gero, administrazio publiko eraginkorragoa ahalbidetu dezake. Erresilientzia bere gakoetako bat izan behar du, bai eta eragile sustatzaile bakoitzaren behar eta baliabidetara etengabeko berrikustea eta egokitzea ere. Hauek izango dira solasaldi honetan jorratuko ditugun gaietako batzuk. 

Konpromiso 3aren baitan garatutako 4 pilotoek hartuko dute parte saioan (Etorkin Rekalde; Herritarren parte-hartze prozesuen ahalmen salutogenikoa; Partaidetzazko aurrekontuak; thinking Fadura), bai eta 2019ko Elkarlan Sariek ere (EHKOlektiboa; GOIAN). 

Egindako saioraren bideoa (leiho berri batean irekitzen da)

Ilab-a: parte-hartzearen berrikuntzan elkar-laguntzeko eta ikasteko komunitatea.

Uztailak 22, 11:00 - 12:30

Ilab-a partaidetza egiteko modu berriak ikertu, probatu, ikasi eta eraikitzeko laborategia da. Sarean lan egiteko proposamena da, partaidetzaren edukietan, moduetan, eragileetan eta zergatietan bide berriak bultzatzeko. Ilab proiektua aurkeztuko dugu eta haren ahalmen eraldatzaileari buruz mintzatuko gara. 

Konpromiso 3 Taldeko kideek hartuko dute parte saioan.

Egindako saioraren bideoa (leiho berri batean irekitzen da)

Datu irekiak: administrazioek bat egiten dute beren datuak zabaldu, zerbitzu berriak eskaini eta gizartearen erabilera sustatzeko.

Uztailak 23, 11:00 - 12:30

Jabier Bikandik, Eusko Jaularitzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria, ongietorria emango du, eta Nuria Portillok, Gobernu Irekia Katedraren zuzendaria Valentziako UPVen, lehendabiziko hitzaldia egingo du. Jarraian, proiektuan parte hartu duten teknikariek azalduko dute nola egin duten elkarrekin lan administrazioek 27 datu-multzo irekitzeko eta zerbitzuak datu irekiekin sortzeko. Azkenik, Pablo Aretxabalak, datu-berrerabiltzailea, datu berrerabilpenaren bizipen bat eskainiko du, hain zuzen, COVID-19aren larrialdi sanitarioaren abagunean. 

Aipatutako pertsonekin batera, Konpromiso 2 Taldeko kideek parte hartuko dute saioan.

Saioetan parte-hartzeko interesa baduzu eman ezazu izena esteka honetan. Aurrerago, izena eman duten pertsonek saiora sartzeko linka eta jarraibideak jasoko dituzte. 

Asko eskertuko genizuke deialdia zabaltzen lagunduko bazenigu eta email hau zure inguruko pertsona eta eragile interesdunei berbidaliko bazenie. Eskerrik asko zure laguntzagatik!

Zabalkunde bideoa (leiho berri batean irekitzen da)

Egindako saioaren bideoa (leiho berri batean irekitzen da)